Foto Ipar Korea eta Mantxuria Kimdarren erresuma eremita

Ipar Korea
eta Mantxuria
Kimdarren erresuma eremita

Ipar Korea
eta Mantxuria
Kimdarren erresuma eremita

Seguruen Ipar Korea munduko herrialderik hermetikoena izango da. Mundu guztiak entzun du inoiz herrialde horri buruzko berriren bat, baina aldi berean herrialderik ezezagunenetako bat eta bisitari gutxien jasotzen duenetako bat da.
    Baina Ipar Koreara iritsi baino lehen, bidaiaren lehen zatian Mantxuria ezagutu nahi dugu. Izenak berak estepetako paisaiak eta tribu nomada handien lurraldea ekartzen dizkigu gogora. Txinako inperioko azken dinastia handiaren jatorria izan zen, Qing dinastiarena, alegia. Bertan, Harresi Handiaren tarte batzuk bisitatuko ditugu, baita ere tenplu handiak eta ederrak eta palazio zaharrak.
    Dandong hiria izango da Txinako gure azken helmuga; ondoren etxe orratza dirdiratsuak atzean utzi eta mugan bertan denbora-makinan sartu eta hainbat urte atzera egiten dugulako sentsazioa izango dugu buruan. Herrialde hau bisitatzeko orduan bete egin beharko ditugu atzerritarrek herrialdea bisitatzeko gorde behar dituzten arauak, baina hori ez da izango inolako oztopoa Ipar Koreako biztanleen eguneroko bizitza eta ohiturak gertutik ikusteko. Koreako antzinako dinastien hilobiak eta tenpluak bisitatuko ditugu, mendietako parke nazionalak eta, jakina, Kimdarren dinastiaren eraikuntza komunista erraldoiak, bereziki Piongiang hiriburukoak.
    Zalantzarik gabe, bidaia hau guztiz bestelakoa da, bakarra historia garaikidearen zale amorratuen ilusioa berpiztu eta aseko duena, baita hain erakargarria eta ezezaguna den herrialde hau ezagutu nahi dutenena ere. Bidaiak, ordea, bidaiaren konplizitatea eskatzen du, hain berezia den herrialde honetan zehar bidaiatzeak bat-bateko plan-aldaketak eta deserosotasunak ekar ditzake eta.

Interesguneak

• Pekin, Txinako Harresi Handia eta inguruko hamaika tenplu eta palazio • Jinshanling-eko Harresi Handia, urrutieneko tarteetako bat • Ipar Koreako metropoli handia den Piongiang hiriburuko monumentu komunista erraldoiak • Pammunjon, munduko mugarik militarizatuena eta tentsiorik handienetakoa • Miohiangsan-eko mendiak eta tenplu zaharrak • Koreako erregeen Kaesong-eko mausoleoak • Chengde, Mantxuriako Quing dinastiaren udako hiriburu zaharra • Wonsan-eko hondartzak eta kostaldeko paisaiak • Kumgang Parke Nazionaleko paisaia berdeetan zeharreko oinezko ibilbideak • Harresi Handiaren azken zatia, Shanhaiguan-en • Mantxuriako antzinako hiriburua zen Sheniang-eko palazio inperiala •

Ibilbidea

Pekinerainoko hegaldia –Jinshanling-eko Harresi Handia –Chengde –Shanhaiguan –Sheniang –Dandong –Piongiang –Kaesong –Wonsan –Kumgang –Miohiangsan –Piongiang –Pekin. 

Zenbait datu interesgarri

Autobusez (aire girotuarekin) egingo dugu Pekin eta Shanhaiguan arteko ibilbidea, ondo asfaltatutako errepideetan zehar. Ondoren, txinatar tren modernoak erabiliko ditugu Dandong hiriraino. Eta Dandng-Piongiang arteko tartea, trenez. Ipar Korean autobus pribatua erabiliko dugu garraiobide, bertako errepideen egoera kaxkarrak bidaiaren abiadura moteltzera behartuko bagaitu ere. Txinan eta Piongiang-en, turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu. Ipar Korean, hiriburutik kanpo ostatuen kalitatea eta zerbitzu-maila baxuagoak izan ohi dira. Bertako klima epela eta hezea da. Behin Ipar Korean sartuta, funtsezkoa izango da bertan ezarritako jokabide-arauak errespetatzea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Pekinerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Hegaldi erregularra: Piongiang- Pekin.
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Ipar Korean sartzeko bisatua.
    - Aireportu, tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus txiki bat taldearentzat Pekin- Shanhaiguan ibilbidean eta Ipar Korean zeharreko ibilbidean.
    - Tren literaduna aire girotuarekin Dandong- Piongiang tarterako.
    - Abiadura handiko trena (turista- klasean) Shanhaiguan- Sheniang eta Shengian- Dandong tarteetarako.
    - Txinako ibilbidean eta Pekin eta Piongiangeko egonaldietan, turista- mailako hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria) (15 gau).
    - Ipar Korean, hiriburutik kanpo, hotel xumeetan hartuko dugu ostatu, birentzako geletan ere, bainugelarekin (4 gau).
    - Ipar Korean, pentsio osoa, 10. eguneko afaritik 19. eguneko gosariraino.
    - Ipar Koreako bisitetako bidaia- baimenak, sarrerak eta bertako gidariak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Gida ofiziala Ipar Koreako ibilbidean zehar.
    - Mantxuriako bidaia- egunetan (4. egunetik 8.era), txinatar itzultzailea
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, ”Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.750 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Ipar Korea eta Mantxuria
Kimdarren erresuma eremita
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT