Andeetako mendikate handian badago “Errege Mendikatea” izeneko mendikate interesgarri bat, berezia eta aldi berean sarri aipatu ohi ez dena. 180 kilometroko luzera du eta sei mila metrotik gorako hainbat gailur. Bihurgune, bide estu eta arroila ugari dituen harkaitz, izotz eta elurrezko mendikate honek garrantzia handia du bere ibai eta glaziarrek ur ugari isurtzen dizkiotelako Amazonas ibaiari. Eta mendikatearen oinetan dagoen Titikaka lakuarekin batera, aimara herriaren mitologian toki berezia du.
Trekking honetan zeharkaldi handi bat egitea proposatzen dizugu, mendikate horretako biderik ikusgarrienen eta bisitari-kopururik gutxieneko gailurren artean doana. Trekkinga hasi aurretik, egun batzuk Titikaka lakuko uharte txikietan barrena emango ditugu garaiera egokitzen hasteko. Trekking gogorra da, teknikoki ez du zailtasun handirik, baina fisikoki sasoiz egotea eskatzen du.
Iraupena : 0 egun
Trekk-egunak: 13
Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean.
Prezioa : 3.080 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.