Andeetako mendikate handian badago “Errege Mendikatea” izeneko mendikate interesgarri bat, berezia eta aldi berean sarri aipatu ohi ez dena. 180 kilometroko luzera du eta sei mila metrotik gorako hainbat gailur. Bihurgune, bide estu eta arroila ugari dituen harkaitz, izotz eta elurrezko mendikate honek garrantzia handia du bere ibai eta glaziarrek ur ugari isurtzen dizkiotelako Amazonas ibaiari. Eta mendikatearen oinetan dagoen Titikaka lakuarekin batera, aimara herriaren mitologian toki berezia du. #Trekking honetan zeharkaldi handi bat egitea proposatzen dizugu, mendikate horretako biderik ikusgarrienen eta bisitarikopururik gutxieneko gailurren artean doana. Trekkinga hasi aurretik, egun batzuk Titikaka lakuko uharte txikietan barrena emango ditugu garaiera egokitzen hasteko. Trekking gogorra da, teknikoki ez du zailtasun handirik, baina fisikoki sasoiz egotea eskatzen du.
La Pazerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Titikaka lakuko joan- etorrietako lantxa pribatuko garraioa. Trekkingaren hasierarainoko eta amaitu eta La Pazera itzultzeko garraio pribatua. La Paz, Copacabana eta Soratan turista mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan (bainugelarekin). Suriki uhartean eta Challan, ostatua etxe partikularretan (lo egitea eta gosaria). Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa. Trekkingerako baimena. Ekipajea garraiatzeko mandoak. Sukaldaritzako eta kanpatzeko material guztia (aulkiak, mahaiak, dendak…) (lozakua eta horren azpikoa izan ezik). Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.
Trekkingetik kanpoko otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 0 egun
Trekk-egunak: : aklimatazioko 4 egun + trekkingeko 14 egun.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 3an.
Prezioa : 3.180 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.