Asko bidaiatu eta turismorik apenas dagoen herrialde bat bilatzen ari direnei begira pentsatutako bidaia proposatzen dizugu: habitat gogorra baina aldi berean erakargarria konpartitzen duten natura eta biztanleak bisitatzea.
#Zorionez, gerra amaitu egin da, bakea guztiz egonkorra ez bada ere, eta herrialdea berreraikitzen ari dira nolabaiteko bake giroan.
#Bidaia gogorra, ezusteko ugari izango dituena.. Gogorra diogunean, berriz, lo egiteko toki txarrez ari gara, kilometro gutxi batzuk egiteko ordu asko eta pazientzia handia eskatzen duten errepide kaxkarrez ari gara, denbora alferrik galtzeko polizia-kontrolez ari gara, egoera txarreko garraio-ibilgailuez ari gara… Orduan, agian, galdera erraza izan daiteke: zer dela eta hautatu dugu Kongo? Merezi al du?
#Kongon oihanean aske bizi diren benetako gorilak ikus ditzakegu, planeta osoan bizirik dagoen eta bisita daitekeen sumendi bakarretakoa ikus dezakegu, pigmeoen komunitate handiak bisita ditzakegu, besteak beste… eta inguruan turista askorik gabe. Zer gehiago nahi duzu, bada?
Interesguneak
• Kigali eta genozidioa gogorarazteko bertako monumentua • Goma, labak lurperatutako hiria • Kivu lakua • Bizi-bizirik dagoen Nyiragongo sumendiko laba-lakua • Virungas P.N.: gorilen bizilekua • Ituri basoa • Epuluko okapiak • Mbutiko pigmeoak.
Bidaia hau oso gogorra da eta ezinbestekoa da bidaiarien jarrera positiboa, ezusteko ugari izango dituen ibilbidean aurrera egiteko. Urte asko gatazka-egoeran bizi ostean, herrialdea eta bertako azpiegiturak oso egoera txarrean daude eta, ondorioz, oinarrizko gauzak ere ozta-ozta doaz aurrera.
Batzuetan toki interesgarrienetara iristeko ere sekulako ahaleginak egin behar izaten dira. Adibide gisa, pigmeoak bizi diren eskualderaino iristeko 5 bat orduko bidea egin behar izaten da oihanean zehar. Nyiragongo sumendira igotzeko ere fisikoki ondo egon behar da, igoerakindarra eskatzen du eta.
Ruandako Kigaliko hiribururaino hegazkinez eta handik lurretik Kongoko Errepublika Demokratikoan sartuko gara. Kampalarainoko ibilbidea lur mota guztietarako ibilgailuetan egingo dugu; Goma hirira barruko hegaldi bat hartuko dugu Butembora joarteko.
Ibilbidean 5 gautan kanpatuta egingo dugu lo (2 Epulun eta bana pigmeoen herrixka batean, Nyragongo sumendiaren inguruan eta Bukinman). Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Kigalirainoko nazioarteko hegaldia, itzulera Kampalatik.
Barruko hegaldia: Goma- Butembo.
Ruanda, Kongoko E.D eta Ugandan sartzeko bisatuak.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
Ibilbide osorako lur mota guztietarako ibilgailua.
Turista mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria) Kigali, Goma eta Kampalan.
Oinarrizko hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria) Butembo, Beni etas Mutwangan.
Bost gau kanpatuta, kanpatzeko material guztiarekin (lozakua izan ezik).
Gorilak bizi diren lurretan sartzeko baimena.
Nyiragongo sumendira igotzeko baimena.
Nyiragongo sumendira igotzeko zamaketariak.
Pigmeoen herrixkak bisitatzeko baimena.
Ekipaje pertsonala pigmeoen herrixkara garraiatzeko zamaketariak.
Hainbat errepide eta pistetako bidesariak.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
“Prezioaren barruan” zehaztuta ez dauden herrixka, azoka- areto, museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, aben. 1ean.
Prezioa : 3.350 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?