Foto Kongoko E.D. (lehenago Zaire zena) Afrikaren bihotzean.

Kongoko E.D.
(lehenago Zaire zena)
Afrikaren bihotzean.

Kongoko E.D.
(lehenago Zaire zena)
Afrikaren bihotzean.

Iazko abenduan egin genuen bidaiaren esperientziaren atzetik, ibilbide interesgarri eta erakargarri hau berriro egiteko gogotsu gabiltza. #Urtetako gatazkaegoeraren ondoren herrialdea oso kaltetuta dago eta hango azpiegiturak urriak dira eta oso kaltetuta daude. Zorionez gerra amaitu da, bakea guztiz egonkorra ez bada ere, eta herrialdea berreraikitzen ari dira nolabaiteko bake giroan. #Asko bidaiatu eta turismorik apenas dagoen herrialde bat bilatzen ari direnei begira pentsatutako bidaia proposatzen dizugu: habitat gogorra baina aldi berean erakargarria konpartitzen duten natura eta biztanleak bisitatzea. #Bidaia gogorra, ezusteko ugari izango dituena.. Gogorra diogunean, berriz, lo egiteko toki txarrez ari gara, kilometro gutxi batzuk egiteko ordu asko eta pazientzia handia eskatzen duten errepide kaxkarrez ari gara, denbora alferrik galtzeko poliziakontrolez ari gara, egoera txarreko garraioibilgailuez ari gara… Orduan, agian, galdera erreza da: zer dela eta hautatu dugu Kongo? Merezi al du? #Kongon oihanean aske bizi diren benetako gorilak ikus ditzakegu, planeta osoan bizirik dagoen eta bisita daitekeen sumendi bakarretakoa ikus dezakegu, pigmeoen komunitate handiak bisita ditzakegu, besteak beste, eta Kongo ibaia handia ezagutu, munduko ibai nagusietako bat, esploratzaile eta idazle askoren ametsetako ibaia.

Interesguneak

• Kigali eta genozidioa gogorarazteko monumentua • Goma, labak lurperatutako hiria • Kivu lakua • Bizibizirik dagoen Nyiragongo sumendiko labalakua • Virungas P.N. • Epuluko okapiak • Mbutiko pigmeoak • Kongo ibaia, Kisanganin.

Ibilbidea

• Kigali eta genozidioa gogorarazteko monumentua • Goma, labak lurperatutako hiria • Kivu lakua • Bizibizirik dagoen Nyiragongo sumendiko labalakua • Virungas P.N. • Epuluko okapiak • Mbutiko pigmeoak • Kongo ibaia, Kisanganin.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau oso gogorra da eta ezinbestekoa da bidaiarien jarrera positiboa, ezusteko ugari izango dituen ibilbidean aurrera egiteko. Urte asko gatazkaegoeran bizi ostean, herrialdea eta bertako azpiegiturak oso egoera txarrean daude eta, ondorioz, oinarrizko gauzak ere oztaozta doaz aurrera. #Batzuetan toki interesgarrienetara iristeko ere sekulako ahaleginak egin behar izaten dira. Adibide gisa, pigmeoak bizi diren eskualderaino iristeko 5 bat orduko bidea egin behar izaten da oihanean zehar. Nyiragongo sumendira igotzeko ere fisikoki ondo egon behar da, indarra eskatzen du eta. #Baina horiek konpentsatzeko, Kongok gauza asko eskaintzen dizkigu, besteak beste Joseph Conraden narrazio klasikoetako eta XIX. mendeko esploratzaile klasikoen Afrika, amestua eta aldatu gabea. #Ruandako Kigaliko hiribururaino hegazkinez eta handik lurretik Kongoko Errepublika Demokratikoan sartuko gara. Kisanganirainoko ibilbidea lurmota guztietarako ibilgailuetan egingo dugu; hor barruko hegaldi bat hartu eta Goma hirira (Ruandarekiko mugan), gero berriro Kigalira itzultzeko. Erreserbak egiteko, batez ere Kigalitik kanpo, zailtasunak ditugu, baita erreserbak bermatzeko ere; horregatik ez daude sartutako bidaiaren prezioaren barruan. Hantxe bertan lotuko ditugu erreserbak, eguneanegunean. #Ibilbidean 4 gautan kanpatuta egingo dugu lo (2 Epulun, 1 pigmeoen herrixka batean eta beste bat Nyragongo sumendiaren inguruan). Talde txikian bidaiatuko dugu, batetik bestera azkarrago joan ahal izateko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Kigalirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. Kisangari eta Gomo arteko barruko hegaldia. Ruandan birritan sartzeko bisatua. Kongoko Errepublika Demokratikoan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak. Ibilbide osorako lur mota guztietarako ibilgailua. Turista mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria) Kigalin. 4 gau kanpatuta, kanpatzeko material guztiarekin (lozakua izan ezik). Gorilak bizi diren lurretan sartzeko baimena. Nyragongo sumendira igotzeko baimena. Nyragongo sumendira igotzeko zamaketariak. Pigmeoen herrixkak bisitatzeko baimena. Ekipaje pertsonala pigmeoen herrixkara garraiatzeko zamaketariak. Hainbat errepide eta pistetako bidesariak. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Kigalitik kanpoko ostatu- gastuak (begiratu baldintza- orrian). “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. “Prezioaren barruan” zehaztuta ez dauden herrixka, azoka- eremu, parke nazional, museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, aben. 1ean.

Prezioa : 3.350 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kongoko E.D. (lehenago Zaire zena)
Afrikaren bihotzean.
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT