Kolonbiara bidaiatzea kontrastez beteriko herrialde batean murgiltzea da. Kolonaurreko iragan baliotsua, San Agustin herriko parke arkeologikoko estatua eta hilobietan ageri dena, bizi-bizirik dago duela gutxira arte isolatuta egon diren Kolonbiako beste toki batzuetan ere. Esmeraldaren koloreko herrialde honetan kontraste handiak topa ditzakegu paisaietan: kafe-soroak, munduko palmondorik handienak (Cocora haranean), Tatacoa basamortuko paisaia lehorrak eta irudi bitxiak edota Karibeko harea, itsaso eta gatzazko paisaiak, besteak beste. Kolonbiako txokoetan nagusi den errealismo magikoaren zertzeladak dira, baina bidaiariak beste hainbat tokitan ere aurki ditzakeenak: guanbia etniaren bizilekua den Silvia menditsuan, Popayan hiri kolonialean, Medellingo kaleetan, afrikar kutsuko Chocoko oihanean; Tayronako Natur Parke Nazionaleko hondartza eta badietan edo munduko hiri kolonial ederrenetako batean: Cartagena de Indias.
• Bogota • Candelaria auzoa • Tatacoa basamortua • San Agustin udalerriko estatua–multzoa • Popayan hiri koloniala • Silviako azokako guanbiar indiarrak • Kafe–soroak eta paisa etniaren herrixkak • Cocora harana, munduko palmondorik altuenekin • Salento, arkitektura koloniala • Medellin, beti udaberrian • Choco, kutsu latinoko Afrika • Utria badiako baleak • Valleko oihanak, hondartza basatiak eta indigenen komunitateak • Kolonbiako Karibea • Santa Marta • Hondartza eta kokondoen paradisua: Tayronako N.P.N. • Totumo sumendia • Cartagena de Indias.
Bogotarainoko hegaldia – Neiva – San Agustin – Popayan – Silvia – Armenia – Salento – Medellin – Valle – Santa Marta – Tayrona P.N. – Cartagena de Indias.
Ibilbide honek denetarik dauka, eta horrek zailtasun pixka bat ematen dio. Autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu; Valle eta Santa Martara joateko hegazkina. Gauak hoteletan eta borda edo txaboletan. Klima tropikala, Kariben tenperatura beroekin. Banoako gidaria.
- Bogotarainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Barruko hegaldiak: Medellin–Bahia Solano–Medellin, Medellin–Santa Marta eta Cartagena de Indias–Bogota.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Turista–mailako hotelak (lo egitea eta gosaria) Bogota, Neiva, San Agustin, Popayan, Armenia, Salento, Medellín, Santa Marta, Tayrona eta Cartagena de Indiasen.
- Nekazalturismo apalagoetan lo egingo dugu Silvia eta El Vallen, birentzako logeletan eta bainugelarekin (gosaria barne).
- Lur gaineko garraioa, autobus pribatuan, ibilbide guztian; kafe–soroetan eta Cocora bailarara iristeko, willy motako ibilgailuetan.
- Egokitutako kamioneta, Tatacoa basamortuan.
- San Agustineko ibilbidean, 4x4 motako ibilgailuak.
- Magdalena ibaia zeharkatzeko kanoa.
- Tayrona P.N.ra sarrera.
- Utria badiako P.N.ra sarrera.
- Utria badiako P.N.an baleak ikusteko txalupaz eginiko txangoa.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- Parke nazional (Tayrona P.N. eta Utria badiako P.N. izan ezik), erreserba natural eta museoetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 2 / uzt. 30 / abu. 6 / ira. 3.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 3.280 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.