Tayrona etniaren unibertsoaren Hiri Galdua hiribururako trekkinga
Kolonbia
Tayrona etniaren unibertsoaren Hiri Galdua hiribururako trekkinga
Tayrona etniaren unibertsoaren gune nagusirako bidaia bat proposatzen dizugu. Oraindik bizirik dirauen kolonaurreko kultura aberatsenetakoa eta Kolonbiako toki interesgarrienetakoa da, eta oso kosmogonia aberatsa du: Santa Mariako Sierra Nevada. Itsasbazterreko mendigune hau munduko altuena da eta Karibe itsasotik gertu egon arren ere, tontorrak elurrez beterik eduki ohi ditu urte osoan. Bertan mundua sortu zuten lau tribu nagusi bizi dira, gure “Neba-arreba nagusiak”: kogi, wija, arhuako eta kankuamo etniakoak. Sei egunez Buritaca ibiaren ondotik ibiliko gara, oinez, baso tropikal eta heze sakonean barrena, tayrona etniaren hiri sakratua den Hiri Galduraino, hain sakratua den hiriraino. Gero bide beretik itzuliko gara, trekkingari Tayrona Parke Nazionaleko naturaren edertasunaren erdian amaiera emateko: hondartza ikusgarriak, bazter zoragarriak eta basoak ezkutatzen duen beste toki sakratu bat: Chaimara edo Pueblito. Eta etxera itzuli aurretik, munduko hiri kolonialen artean ederrenetakoa dena: Cartagena de Indias.
Interesguneak
• Bogota • Urrearen Museoa eta Kandelarioa • Santa Marta • Hiri Galdurainoko trekkinga • Sierra Nevadako koggi herrixkak • Tayrona Parke Nazionaleko hondartzak eta kokondoak • Kolonbiako Karibea • Totumo sumendia • Cartagena de Indias hiri koloniala.
Ibilbidea
Bogotarainoko hegaldia–Santa Marta–Sierra Nevada –Tayrona P.N.– Cartagena de Indias.
Zenbait datu interesgarri
Aukera asko eskaintzen dituen ibilbidea. Autobus pribatu txikia eta kamioneta tartekatuko ditugu, baita hegazkina ere, Bogotatik Santa Martara joateko. Sei eguneko maila ertaineko trekkinga egingo dugu Hiri Galduraino. Mandoen laguntza izango du eta kanpaleku eta egokitutako txaboletan egingo dugu lo, hamaketan (euli-saretxoarekin). Gainerako gauak, hoteletan eta txabola edo borda ekoturistikoetan. Klima tropikala, Kariben tenperatura beroekin. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Bogotarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldiak: Bogota- Santa Marta eta Cartagena de Indias- Bogota.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako.
Kamioneta, Santa Martatik Mameyra joateko eta gero Tayrona P.N.ra itzultzeko.
Hiri Galdurako 5 eguneko trekkinga, pentsio osoan, tokian tokiko etxe eta kanpalekuetan lo eginez.
Trekkingeko sukaldaritzako eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
Trekkingeko 4 egunerako mandoak, taldearen ekipajea eramateko.
Hiri Galduko Parke Nazionaleko eta Tayrona Parke Nazionaleko sarrerak.
Tayrona Parke Nazionalean, txabola ekologikoetan lo egitea (gosaria barne).
Ibilbidearen gainerako tokietan, turista mailako hotelak (lo egitea eta gosaria).
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Museoetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 6
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.080 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?