Foto Kolonbia Amerikar  kontinenteko  lurralde ahantzia

Kolonbia
Amerikar
kontinenteko
lurralde ahantzia

Kolonbia
Amerikar
kontinenteko
lurralde ahantzia

  Kolonbiara bidaiatzea kontrastez beteriko herrialde batean murgiltzea da. Kolonaurreko iragan baliotsua, San Agustin herriko parke arkeologikoko estatua eta hilobietan ageri dena, bizi-bizirik dago duela gutxira arte isolatuta egon diren Kolonbiako beste toki batzuetan ere. Guajiran, esaterako. Bertan bizi dira wayuu etniakoak eta ezagutzeko aukera izango dugu. Kolore bitxiko –berde esmeralda- herrialde honetan kontraste handiak topa ditzakegu paisaietan: kafe-soroak, munduko palmondorik handienak (Cocora haranean), Tatacoa basamortuko paisaia lehorrak eta irudi bitxiak, Guajirako paisaiak: harea, itsaso eta gatza... besteak beste. Kolonbiako txokoetan nagusi den errealismo magikoaren zertzeladak dira, baina bidaiariak beste hainbat tokitan ere aurki ditzakeenak: guanbia etniaren bizilekua den Silvia menditsuan, Popayan hiri kolonialean, Medellingo kaleetan, afrikar kutsuko Chocoko oihanean; Tayronako Parke Nazionaleko hondartza eta badietan; Los Nevados Parke Nazionaleko sumendi eta glaziarretan edo munduko hiri kolonial ederrenetako batean: Cartagena de Indias. 

Interesguneak

  • Bogota • Candelaria auzoa • Tatacoa basamortua • San Agustin udalerriko estatua-multzoa • Popayan hiri koloniala • Silviako azokako guanbiar indiarrak • Kafe-soroak eta paisa etniaren herrixkak • Cocora harana, munduko palmondorik altuenekin • Salento, arkitektura koloniala • Manizales eta Los Nevados Parke Nazionala: sumendiak, ur beroak eta glaziarrak• Medellin, beti udaberrian • Choco, kutsu latinoko Afrika • Utria badiako baleak • Valleko oihanak, hondartza basatiak eta indigenen komunitateak • Kolonbiako Karibea • Santa Marta • Guajirako wayuu etniaren kultura • Flamencos, landaretza eta faunaren paradisua • Manaureko gatz-lautadak • Uribiako indigenak • Itsasoa edertasuna Belaontziaren Lurmuturrean • Hondartza eta kokondoen paradisua: Tayronako N.P.N. • Totumo sumendia • Cartagena de Indias.

Ibilbidea

  Bogotarainoko hegaldia –Neiva –San Agustin –Popayan –Silvia -Armenia –Salento –Manizales–Medellin –Valle –Santa Marta –Camarones –Vela lurmuturra –Tayrona N.P.N. –Cartagena de Indias. 

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide honek denetarik dauka, eta horrek zailtasun pixka bat ematen dio. Autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu; Valle eta Santa Martara joateko hegazkina; eta Guajirako tartean 4x4 motako ibilgailuak; Guajiran (Vela edo Belaontziaren Lurmuturra) hamaka eta literetan egingo dugu lo. Gainerako gauak, hoteletan eta borda edo txabola ekoturistikoetan. Klima tropikala, Kariben tenperatura beroekin. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Bogotarainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Barruko hegaldiak: Medellin-Bahia Solano–Medellin, Medellin-Santa Marta eta Cartagena de Indias-Bogota.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Lur gaineko garraioa, autobus pribatuan, ibilbide guztian; kafe-soroetan, willy motako ibilgailuetan.
  • - Egokitutako kamioneta, Tatacoa basamortuan.
  • - San Agustin eta Guajirako ibilbidean, 4x4 motako ibilgailuak.
  • - Magdalena ibaia zeharkatzeko kanoa.
  • - Tayrona P.N.rako sarrera.
  • - Ibilbide guztiko turista-motako hotelak Tayrona eta Guajiran izan ezik (lo egitea eta gosaria).
  • - Tayronako Parke Nazionaleko txabolak (lo egitea eta gosaria).
  • - Guajirako wayuu ostatuak (lo egitea eta gosaria).
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
  • - Parke nazional (Tayrona P.N. izan ezik), erreserba natural eta museoetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 31ean/ira. 4an.

Prezioa : 3.140 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kolonbia
Amerikar kontinenteko lurralde ahantzia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT