Foto Txina Yangzi ibaiaren  hego-mendebaldean

Txina
Yangzi ibaiaren
hego-mendebaldean

Txina
Yangzi ibaiaren
hego-mendebaldean

  Tibeteko lautadako hego-ekialdeko mendi inguruak Asiako kontinenteko kutur zabalkundearen ardatz nagusietako bat dira. Mendi horietan sortzen dira Mekong, Ibai Gorria, Yang Tse, Salvin eta Perla ibaien ibilbideak, antzinatik Asiako hego-ekialdeko pertsona, merkantzia eta ezagutzen joan-etorrietarako benetako autopista naturalak.

Lur hauek han etniaren eragin-eremuaren muga historikoa izanik, inperioko agintariekiko disidenteen eta, bestetik, inbasioek hegoalderantz lekualdatzera derrigortutako etnien babeslekua izan dira historian zehar.

Ekialde urruneko mosaiko kultural eta paisajistiko zabal eta anitzetako bat ezagutzeko aukera: Tibeteko mendi inguruko paisaietatik, Yunnan eskualdeko mendebaldean, Guangxi probintziako lautadetara, eta tartean Huangguoshu eta Guillin inguruko paisaia karstiko ospetsuak.

Eta mundu horren beste aldean, muturreko egoeran dagoen egungo Txina, Kanton eta Hong-Kong hirietako kaleetako giro azkar eta garatua.Gaur egun Asiako kontinentean bizi-bizirik dauden modernitate eta tradizioaren arteko kontraste ikaragarrien konstatazioa.

Interesguneak

  • Guizhouko miao, yao, zhuang, dong, shui... etnien bizilekua • Te-zaldien ibilbideko karabanen azoka-gune nagusiak. Weishan, Shaxi eta Tacheng • Egurrezko arkitektura tradizionala: danbor-dorreak, haize eta eurizko zubiak... • Goi-mendiak eta tibetarren kultura: Zhongdian, egun Shangrila dena • Lijiang: naxi etniaren hiriburua • Tigrearen jauziak izeneko haitzarteak, Yangzi edo Ibai Urdinaren ondoan • Huanggoushu: paisaia karstikoak eta ur-jauziak, Asiako ekialdeko ur-jauzirik handienetako bat • Longjiko arroz-terrazen edertasuna • Dali, bai etniaren hiriburua, Erhai lakuaren ertzean • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitiko zoragarriak • Kanton eta Hong Kong, hiri kosmopolitak.

Ibilbidea

  Kunmingerainoko hegaldia –Weishan -Dali –Shaxi -Tacheng –Zhongdian –Lijiang –Shilin-Huangguoshu –Anshun -Qingyen –Langde –Xijiang –Rongjiang –Congjiang –Chengyang –Ping’an –Guilin –Yangshuo -Wuzhou –Kanton –Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honen helburua ibilbideko eremu ezberdinak hurbiletik ezagutzea da. Hoteletan egingo dugu lo, bost gautan izan ezik, gau horietan tokiko ostatuetan. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Guilin-Yangshuo txalupan eta Yangshuo-Puyi banbuz egindako txalupan. Lijiang-Kunming tartea, lo egiteko literak dituen tren batean. Kanton-Hong Kong tarterako, lineako autobusa hartuko dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Kunming hirira eta itzuleran Hong Kongetik.
  • - Txinan sartzeko bisatua.
  • - Aireportu, kai edo tren-geltokien eta hotelen arteko joan-etorri guztiak.
  • - Taldearentzako autobus txiki bat, hurrengo tarteetarako: Kunming-Lijiang, Kunming-Guilin eta Yangshuo-Kanton.
  • - Lijiang-Kunming arteko trena (literekin).
  • - Guilin-Yangshuo tarterako txalupa (gosaria barne).
  • - Yangshuo-Puyi tarterako banbuzko txalupa.
  • - Kanton-Hong Kong tarterako lineako autobusa.
  • - Kanton bisitatzeko autobusa.
  • - Rongjiang-Jiajiu-Congjiang tarterako vanetteak.
  • - Kunming, Dali, Lijiang, Anshun, Rongjiang, Congjiang, Guilin, Yangshuo, Wuzhou, Kanton eta Hong Kong hirietan: turista-mailako hotelak (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Weishan, Zhongdien eta Huangguoshu hirietan: hotel xumeetan egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Tachen hirian, oinarrizko hotelean, birentzako geletan (batzuk bainugelarekin, beste batzuetran konpartitu egin behar da)
  • - Hotel eta ostatu guztietako egonaldietan lo egitea (gosaria ez) bakarrik dago sartuta prezioan.
  • - Chengyang, Xijiang eta Longjineko terrazetako Parke Nazionalerako sarrerak.
  • - Shaxi eta Lijiangeko bisitaldiko zerga ekologikoa.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  •   Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
  • - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an/ira. 2an/urr. 1ean.

Prezioa : 3.125 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina
Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT