Tibeteko lautadako hego-ekialdeko mendi inguruak Asiako kontinenteko kutur zabalkundearen ardatz nagusietako bat dira. Mendi horietan sortzen dira Mekong, Ibai Gorria, Yang Tse, Salvin eta Perla ibaien ibilbideak, antzinatik Asiako hego-ekialdeko inguru horretako pertsona, merkantzia eta ezagutzen joan-etorrietarako benetako autopista naturalak.
#Lur hauek han etniaren eragin-eremuaren muga historikoa izanik, inperioko agintariekiko disidenteen eta, bestetik, inbasioek hegoalderantz lekualdatzera derrigortutako etnien babeslekua izan dira historian zehar.
#Ekialde urruneko mosaiko kultural eta paisajistiko zabal eta anitzetako bat ezagutzeko aukera: Tibeteko mendi inguruko paisaietatik, Yunnan eskualdeko mendebaldean, Guangxi probintziako lautadetara, eta tartean Huangguoshu eta Guillin inguruko paisaia karstiko ospetsuak.
#Eta mundu horren beste aldean, muturreko egoeran dagoen egungo Txina, Kanton eta Hong-Kong hirietako kaleetako giro azkar eta garatua. Gaur egun Asiako kontinentean bizi-bizirik dauden modernitate eta tradizioaren arteko kontraste ikaragarrien konstatazioa.
Interesguneak
• Guizhouko miao, yao, zhuang, dong, shui... etnien bizilekua • Te-zaldien ibilbideko karabanen azoka-gune nagusiak. Weishan, Shaxi eta Tacheng • Egurrezko arkitektura tradizionala: danbor-dorreak, haize eta eurizko zubiak... • Goi-mendiak eta tibetarren kultura: Zhongdian, egun Shangrila dena • Lijiang: naxi etniaren hiriburua • Tigrearen jauziak izeneko haitzarteak, Yangzi edo Ibai Urdinaren ondoan • Huanggoushu: paisaia karstikoak eta ur-jauziak, Asiako ekialdeko ur-jauzirik handienetako bat • Longjiko arroz-terrazen edertasuna • Dali, bai etniaren hiriburua, Erhai lakuaren ertzean • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitiko zoragarriak • Kanton eta Hong Kong, hiri kosmopolitak.
Bidaia honen helburua ibilbideko eremu ezberdinak hurbiletik ezagutzea da. Hoteletan egingo dugu lo, lau gautan ostatu eroso bihurtutako etxe tradizionaletan eta gau bat oinarrizko ostatu batean izan ezik. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Guilin-Yangshuo txalupan. Yangshuo-Puyi Kunmig-Anshun, lo egiteko literak dituen tren batean. Txina barruko hegaldiak: Zhongdian-Kunming eta Guilin-Kanton. Kanton-Hong Kong tarterako, lineako autobusa hartuko dugu. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, haranzkoan Kunming hirira eta itzuleran Hong Kongetik.
Txinan sartzeko bisatua.
Aireportu, kai edo tren- geltokien eta aireportuen arteko joan- etorri guztiak.
Taldearentzako autobus txiki bat, hurrengo tarteetarako: Kunming- Lijiang, Kunming- Guilin eta Yangshuo- Kanton.
Lijiang- Anshun trena (literekin).
Guilin- Yangshuo tarterako txalupa (gosaria barne).
Yangshuo- Puyi tarterako banuzko txalupa.
Kanton- Hong Kong tarterako lineako autobusa.
Kanton bisitatzeko autobusa.
Rongjiang- Jiajiu- Congjiang tarterako vanetteak.
Kunming, Weishan, Dali, Lijiang, Huangguoshu, Anshun, Kaili, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Wuzhou, Kanton eta Hong Kong hirietan: turista- mailako hotelak (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin).
Zhongdien eta Ping’An hirietan: izar 1eko hotelak (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin).
Shaxi, Qingyen, Xijiang eta ChengYang hirietan: ostatu bihurtutako etxe tradizionalak (lo egitea), birentzako geletan (gehienetan, bainugelarekin).
Tacheng hirian, bertako ostatua, birentzako geletan eta konpartitzeko bainugelarekin.
Jiajiun, oinarrizko ostatu batean lo egitea, askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin).
Chengyang, Xijiang eta Longjineko terrazetako Parke Nazionalerako sarrerak.
Shaxi eta Lijiangeko bisitaldiko zerga ekologikoa.
Bidaia- asegurua.
Guizhouko bertako gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 2an/ira. 30an.
Prezioa : 3.125 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen: