Foto Txina 3 basamortuetako ibilbidea 
Taklamakan, Gobi eta Badain Jaran

Txina
3 basamortuetako ibilbidea
Taklamakan, Gobi eta Badain Jaran

Txina
3 basamortuetako ibilbidea
Taklamakan, Gobi eta Badain Jaran

Gogoan betiko geratuko zaizun ibilbide interesgarri bat proposatu nahi dizugu: Taklamakan basamortuko amaierarik gabeko dunetan hasi eta Gobi harrigarria zeharkatu ondoren "100 lakuko basamortua" deitu izan den Badain Jaran basamortuaren bihotzeraino eramango gaituena. #Taklamakango hegoaldeko bidea jarraituta, garai batean oasietako Tokarioen erresuma mitikoak izan ziren lurrak zeharkatuko ditugu. Eta Gobiko beheko aldeko lurretan hainbat kulturaren topagune izan diren Miran eta Lulan hiri galduak bisitatuko ditugu. #Qinghaiko ibilbidean aurrera eginez Tibeteko lautadara eta Kuku Nor lakura iritsiko gara, Qiliang mendikatearen oinetan: geiug budismoa. Eta aurrerago Gobi Beltza; eta ondoren Mongoliako barruko aldea: Alxako zaldizkoen herrialdea, klan nomadena, Temujin Handiaren lurraldea. Hemen basamortu eder eta harrigarrian murgilduko gara: zeru garbiaren azpian, dunarik altuenen artean, 100 lakutik gora: Alashan Badain Jaran ikusgarria. #Bidaia amaitu aurretik Ningxiako hui etniaren eskualde autonomoa bisitatuko dugu, garai batean Xixia dinastien erresuma izandakoa. #Historian garrantzia handia izan duten tokiak, gune handi zabal-zabalak, kulturen topaguneak Zorionez Txinan oraindik ere badira nortasunari eutsi nahi dioten herriak eta tokiak, garapen basatiari aurre egiten ahalegintzen diren pertsonak.

Interesguneak

• Taklamakan eta Gobi basamortuetako zeharkaldia • Kuqa eta Kizilkarako 1.000 budistaren haitzuloak • Zetaren Hegoaldeko Ibilbideko eta Qinghai Ibilbideko karabanen bidea • Tokarioen momifikazioak • Bostan eta Kuku Nor lakuak • Rawaq, Ronglu eta Miran erresumako hondakinak • Donggunan eta Nanguako meskitak • Ta’Er eta Guangzong Nansiko monasterioak, bigarrena VI. Dalai Lamaren hilobia • Lop Nur laku lehorra • Ningxiako Xixia dinastiaren mausoleoak • Qinghai probintziako Tibet historikoa • Kunlun, Altun, Qiliang eta Helan mendilerroak • Uyghur, han, hui, tibet eta mongol etniak… nomadak eta merkatariak • Badain Jaran: “100 laku misteriotsuko basamortua"n barrena, oinez.

Ibilbidea

Urumqirainoko hegaldia–Korla–Kuqa–Khotan–Minfeng–Qiemo–Ruoqiang–Huatuguo–Golmud–Gangcha–Xining–Alxa Youqi–Badain Jaran basamortua–Alxa Zuoqi–Yinchuan.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan paisaiek eta ikusmenak garrantzia handia dute. Kultur aldetik aparteko garrantzia duten tokiak zeharkatuko ditugu, mendebaldean apenas ezagutzen direnak. Zalantzarik gabe, ibilbideak harritu egingo gaitu, baita bidaia asko egin dituztenak ere. Ahalegin handia eskatzen du ibilbideak, ibilbideko lurretan bisitari gutxi ibili ohi direlako; azpiegitura-maila ez da hain kaxkarra. Ibilbidea egiteko autobusa eta Badain Jaran basamortuan lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Hotel eta ostatuetan –batzuetan oinarrizkoetan– egingo dugu lo. Ibilbide hau egiteko baimenak lortzeko tramiteak egiteko gutxienez 15 egun behar izaten dira. Bidaia interesatzen bazaizu, garaiz ibili. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Urumqi hirira, itzulera Yinchuan hiritik. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Toyota Coaster motako ibilgailu pribatuko garraioa, Urumqitik Yinchuanera. Badain Jaran basamortua zeharkatzeko lur mota guztietarako ibilgailua. Urumqi, Korla, Kuqa, Khotan, Xining, Alxa Youqi, Alxa Zuoqi eta Yinchuan hirietan, turista mailako hotelak, birentzako geletan (bainugelarekin). Minfeng eta Qiemo hirietan, izar bateko hotelak, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin). Ruoqiang eta Huatuguo hirietan, oinarri- oinarrizko ostatuak, bi edo askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin). Badain Jaran basamortuan, “guest house” edo “yurta” motako ostatuak, oinarrizko kanpalekuetan (konpartitzeko bainugelekin). Ibilbideko egun guztietako gosariak, batzuk lo egiteko tokian bertan, beste batzuk hantxe bertan antolatuta. Badain Jaran basamortuko Parke Geologikoan emango ditugun bi egunetako afariak eta gosariak. Badain Jaran basamortuko Parke Geologikorako sarrerak. Qinhai ibilbideko eremua bisitatzeko baimena. Badain Jaran basamortuko Parke Geologikoa bisitatzeko baimena. Bidaiako asistentzia- asegurua. Xinjiang, Qinghai, Gansu, Mongoliako barruko aldeko eta Ningxiako ibilbiderako gidari ofiziala. Badain Jaran basamortuko Parke Geologikoko oinezko ibilbideetarako gida ofiziala. - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 1ean.

Prezioa : 3.350 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina
3 basamortuetako ibilbidea Taklamakan, Gobi eta Badain Jaran
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT