Foto Txina-Yunnan Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean

Txina-Yunnan
Yangzi ibaiaren
hego-mendebaldean

Txina-Yunnan
Yangzi ibaiaren
hego-mendebaldean

Tibeteko lautadako hego-ekialdeko mendi inguruak Asiako kontinenteko kutur zabalkundearen ardatz nagusietako bat dira. Mendi horietan sortzen dira Mekong, Ibai Gorria, Yang Tse, Salvin eta Perla ibaien ibilbideak, antzinatik Asiako hego-ekialdeko urrutiko eskualde honetako pertsona, merkantzia eta ezagutzen joan-etorrietarako benetako autopista naturalak. 

Lur hauek han etniaren eragin-eremuaren muga historikoa izanik, inperioko agintariekiko disidenteen eta, bestetik, inbasioek hegoalderantz lekualdatzera derrigortutako etnien babeslekua izan dira historian zehar. 

Ekialde urruneko mosaiko kultural eta paisajistiko zabal eta anitzetako bat ezagutzeko aukera: Tibeteko mendi inguruko paisaietatik, Yunnan eskualdeko mendebaldean, Guangxi (egun zuhang etniaren eskualde autonomoa) malkartsuko ibaietara probintziako lautadetara, eta, tartean Guillin inguruko paisaia karstiko ospetsuak.

Eta mundu horren beste aldean, muturreko egoeran dagoen egungo Txina, Kanton eta Hong-Kong hirietako kaleetako giro azkar eta garatua. Gaur egun Asiako kontinentean bizi-bizirik dauden modernitate eta tradizioaren arteko kontraste ikaragarrien konstatazioa. 

Interesguneak

• Lijiang eta Shigu: naxi etniaren herriak • Goi-mendiak eta tibetarren kultura: Zhongdian, egun Shangrila dena • Tigrearen jauziak izeneko haitzarteak, Yangzi edo Ibai Urdinaren ondoan • Te-zaldien ibilbideko karabanen azoka-gune nagusiak. Shaxi, Nuodeng eta Weishan • Dali, bai etniaren hiriburua, Erhai lakuaren ertzean • Zhenyuan, Wuyang ibaiaren ertzean: kalezuloak eta tenpluak kare-harkaitzen artean • Guizhouko gutxiengo etnikoen herrixkak: danbor-dorreak, haize eta eurizko zubiak • Longjiko Dragoiaren bizkarrezurreko arroz-terrazak • Li ibaiaren Guilin eta Yangshu arteko paisaia karstiko ospetsuak • Kanton eta Hong Kong, hiri kosmopolitak.

Ibilbidea

Lijiangerainoko hegaldia –Shigu –Zhongdian (Shangrila) –Shaxi –Nuodeng –Dali –Weishan –Shilin –Kaili –Zhenyuan –Leishan –Rongjiang –Longli –Chengyang –Ping’An –Guilin –Yangshuo –Kanton –Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honek XXI. mendeko Txinaren modernitatearen eta tradizioaren arteko kontrasteak gertutik ezagutzeko aukera emango digu. Hotel erosoetan egingo dugu lo. Autobus txiki bat (aire girotuarekin) izango dugu taldearentzat. Kunming-Kaili eta Guilin-Kanton tarteak abiadura handiko trenean egingo dugu. Guilin eskualdeko Li ibaian txalupa batean ibiliko gara. Kanton-Hong Kong tarterako, lineako ibilgailua hartuko dugu. Ibilbide aktiboa, oinezko bideak egiteko aukera ugarirekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Air China- ren hegaldi erregularra, haranzkoan Beijing hirira eta itzuleran Hong Kongetik.
    - Barruko hegaldia: Beijing- Lijiang.
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Aireportu, tren- geltoki, kai eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
    - Taldearentzako autobus txiki bat, hurrengo tarteetarako: Lijiang- Kunming eta Kaili- Guilin.
    -  Lili ibaian zeharreko txalupa- bidaia Guilin- Yangshuo tarterako.
    - Kanton- Hong Kong tarterako lineako ibilgailua.
    - Kanton bisitatzeko autobusa.
    - Abiadura handiko trena(turista- mailakoa): Kunming- Kaili eta Guilin- Kanton tarteetarako.
    - Guilin-  Kanton tarterako abiadura handiko trena (turista mailan).
    - Lijiang, Shangrila, Shaxi, Dali, Shilin,Kaili, Zhenyuan, Leishan, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Kanton eta Hong Kong hirietan: turista- mailako hotelak (lo egitea), birentzako geletan, bainugelarekin (17 gau). Lo egitea bakarrik prezioaren barruan.
    - Shigu, Nuodeng, Weishan, Longli, Chengyang eta Ping’An- en: hotel xumeetan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainugelarekin (7 gau). Lo egitea bakarrik prezioaren barruan.
    - Chengyang eta Longjiko Terrazetako Parke Nazionalerako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Gosariak eta bazkariak (ikus ostatuen atala).
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 4an/abuz. 3an/abuz. 31n/urr. 3an.

Prezioa : 3.270 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina-Yunnan
Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT