Foto Txina Jade basamortuetako zeharkaldia Taklamakandik Badain Jaranera

Txina
Jade basamortuetako zeharkaldia
Taklamakandik Badain Jaranera

Txina
Jade basamortuetako zeharkaldia
Taklamakandik Badain Jaranera

Txinako Herri Errepublikako lurralde zabaletan aurki daitezkeen eskualderik ezezagunenak basamortuak dira. Bertan topa ditzakegu dunetako paisaia ikusgarriak eta zibilizazio zaharren aztarnak.  Taklamakan eta Gobi basamortu lehor eta zabaletako paisaiarik ederrenetako batzuk ezagutzeko ibilbide bat prestatu dugu.

Talde nomaden herrialdea den barruko Mongolian, Gobi basamortua esploratzeari ekingo diogu. Munduko kontrasterik ederrenetako bat ikusteko aukera izango dugu: zeru garbiaren azpian, duna erraldoiek ehun lakutik gorako paisaia borobiltzen dute: Badain Jaran.

Hiru eguneko ibilbidea egingo dugu Taklamakango bihotzean, Keriya ibaiaren barruko delta zaharrean zehar, legenda zaharraren arabera, antzina uigur herriaren tribu galduaren kokalekua izan zena. Garai batean lautada emankorra izan zen eta egun duna eta hareazko ozeano bat, tartean makalak eta tamarindoak dituena, dirudien paisaia ikusgarrian barrena.

Eta Taklamakan eta Gobi artean, Tarim-eko arroko hiri zahar eta caravasar izeneko eraikin zaharretako batzuk bisitatuko ditugu, garai bateko karabanen ibilbideko merkataritzaren bidez, budismoaren, helenismoaren eta persiarren eragina izan zuten tokario izeneko herrien erresumetako kultura. Ondare hori turkiko bilakatzen da Kristo ondoko IX. mendearen inguruan eta gaur egun meskitetan eta karabanen ibilbidean hain ugariak diren uigurren bazar eta auzo interesgarrietan dirau bizirik.

Interesguneak

• Badain Jaran: Laku Misteriotsuen basamortu ikusgarria, munduko dunarik handienekin • Taklamakango paisaiak: dunak eta zumarrak, Deriyako delta zaharrean • Milaka Budaren kobazuloak: pintura budistaren munduko bildumarik onenetako bat • Taklamakaneko barruko dunen itsaso zabala, basamortua zeharkatzen duen autobidean • Zhangye Danxiako Parke Geologikoa: naturak margotutako mendi ikusgarriak  • Xian, inperioko hiriburua 11 dinastiatan zehar, eta terrakotazko armadaren gordelekua.

Ibilbidea

Hotanerainoko hegaldia–Keriya (Yutien) –Deriyako barruko delta (Taklamakaneko basamortua) –Keriya (Yutien) –Taklamakaneko basamortua (Tazhong aldea) –Kuqa –Turfan –Dunhuang –Jiayuguan –Zhangye –Alxa Youqi –Badain Jaran basamortua –Alxa Youqi –Xian.

Zenbait datu interesgarri

Hau ez da Saharako usadio zaharren bidetik prestutako basamortuan zeharreko ohiko bidaia bat. 
Asian zehar egindako benetako zeharkaldi bat da, kontinente horretako eskualderik ezezagunenak edo bisitarik gutxien jasotzen dutenak zeharkatzen dituena. Hala eta guztiz ere, eskualde horietako azpiegiturak nahiko egokiak dira. Ibilbidearen zatirik handienean autobusa erabiliko dugu garraiobide legez, Deriyako deltako (Taklamakan) zeharkaldian eta Badain Jarango basamortuan izan ezik, azken horietan oinezko ibilbideak eta lur-mota guztietarako ibilgailuetako tarteak tartekatuko baititugu. Tren-ibilbideak: Kuqa-Turfan, Turfan-Liuyuan eta Zhangye-Xian, azkena abiadura handikoan. Kariyako delta zaharra (Taklamakan) bisitatzeko egunetan, eta Tazhong-eko dunetan, kanpalekuetan egingo dugu lo. Badain Jaran-eko gauetan, aterpetxean. Gainerakoetan, hoteletan. Ibilbide hau egiteko beharrezko bidaia-baimenak lortzeko gutxienez 15 egun behar ditugu: bidaia honetan interesatuta egonez gero, esaguzu denboraz. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Finnair hegaldi erregularra, Xianera joan- etorria. .
    - Barruko hegaldiak: Xian-  Urumqi- Hotan. 
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Aireportu edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Hotan- Kuqa eta Liuyuan- Zhangye arteko ibilbideetarako autobus pribatuko garraioa, Deriyako delta zaharreko eta Badain Jarango bisitetan izan ezik.
    - Deriyako delta zaharreko (Taklamakan) eskualdeko eta Badain Jaran basamortuko zeharkaldiko egunetan, lur mota guztietarako ibilgailuak. Ibilgailu bakoitzean, gehienez, 4 bidaiari.
    - Trena (literekin): Kuqa- Turfan tarterako.
    - Abiadura handiko trena: Turfan- Jiayuguan eta Zhangye- Xian tarteetarako.
    - Hotan, Keriya (Yutien), Kuqa, Turfan, Dunhuang, Jiayuguan, Zhangye eta Xian hirietan, turista mailako establezimenduetan egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin), gosaririk gabe (14 gau).
    - Tazhong- en eta Alxa Youqi- n, hotel xumeetan egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin), gosaririk gabe (14 gau).
    - Deriya (Yutien) eta Alxa Youqi hirietan, hotel xumeetan, birentzako geletan (bainugelarekin). gosaririk gabe (2 gau).
    - Deriyako delta zaharreko egunetan, dendetan kanpatuta egingo dugu lo (2 gau). Kanpatzeko material guztia prezioaren barruan dago sartuta (lozakua izan ezik).
    - Badain Jaran- en, oinarrizko mailako aterpetxeetan egingo dugu lo, askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelekin), 2 gau.
    - Pentsio osoa Deriyako delta zaharreko (Taklamakan) zeharkaldian, 5. eguneko bazkaritik 7. eguneko bazkarira arte, eta Badain Jaran basamortuko egunetan, 17. eguneko bazkaritik 19. eguneko bazkarira arte
    - Turfango 12. eguneko eta Xiango 22. eguneko bisitetarako garraio pribatua.
    - Deriya bailarako bisitaldirako sarrerak eta baimenak eta Badain Jaran basamortuko Parke Geologikorakoak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Hotandik Zhangyerako ibilbideko gidari ofiziala.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, parke, interesgune eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 5an.

Oharra : kontsultatu Bilbotik egon daitezkeen irteerak eta Bilborako itzulerak.

Prezioa : 3.990 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina
Jade basamortuetako zeharkaldia Taklamakandik Badain Jaranera
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT