Asia (e)rako bidaiak / Txina (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2025
Foto Txina, Tibet eta Nepal Lau ibaietako ibilbidea

Txina, Tibet
eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea

Txina, Tibet
eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea

Duela mila urte inguru Yunnan eta Tibeteko erdialdearen arteko gatz, te eta beste gai batzuen merkataritzak Asia kontinenteko karabanen ibilbide garrantzitsuenetako bat ireki zuen, te-zaldien ibilbidea deritzona. #Antzinako merkatarien ibilbideari jarraituta, Tibeteko lautadatik abiatuko gara eta gutxiengo etniko eta karabanetako merkatari zaharren bizileku den Txinako Yunnan probintzia zeharkatuko dugu. Shangri-Lara iritsita, hemen hegazkina hartuko dugu Tibeteko erdialdera jauzi egiteko. Bertan Yarlung Tsangpo (Bhramaputra ibaiaren izena tibetarren hizkuntzan) bailarako paisaiak zeharkatu eta Kham herrialdera iritsiko gara: lau ibaietako eta sei mendikateetako lurraldea. Ohikoa ez den Tibeteko irudia, mendikateetako paisaiak, lakuak eta goi-mendietako zelaiak erakusten dizkiguna. Paisaia ikusgarri horretan barrena Lasa hiribururaino iritsiko gara. #Eta Dalai Lamaren hiritik Katmandu hiribururantz abiatuko gara. Bidean aukera izango dugu behin baino gehiagotan zortzi mila metrotik gorako gailurrak ikusteko.

Interesguneak

• Kham, Tibeteko ekialdeko eskualde honetan Asiako ibai nagusien sorburua dago: Yangtse edo Yangzi, Mekong, Yalong eta Salween. • Dali, bai etniaren hiriburua • Everesteko ikuspegia, iparraldeko beheko kanpamendutik • Yangzi ibaiko Tigreen Ur-jauzietako arroilak • Lasa hiriburua: monasterioak, azokak eta Potala, Dalai-Lamaren jauregia • Tsetang, Tibeteko Erresumaren sorlekua • Katmandu: hiriburua eta harana • Nyang Chu ibaiaren sorburua, Pasum Tso lakuan • Naxi etnia, arkitektura tradizionala lantzen • Yarlung Tsangpo bailara: dunak, errekastoak eta monasterioak Kham hirirako bidean.

Ibilbidea

Kunmingerainoko hegaldia –Dali -Shaxi –Lijiang –Shangri-La –Pasum Tso –Lasa –Giangtse –Xigatse –Everesteko behe kanpamendua –Zhangmu –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbidea gogorra da, bisitari gutxi dituen ingurua zeharkatzen baitu eta, ondorioz, azpiegitura gutxikoa; bidean autobusa eta lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Hoteletan, ostatuetan edo kanpalekuetan egingo dugu lo, batzuetan oso oinarrizkoetan. Maiatza Kham zeharkatzeko urteko sasoirik onenetarikoa dugu. Ibilbide hau egiteko baimena lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Kunming hiritik eta itzuleran Katmandutik. Txinan sartzeko bisatua. Nepalen sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lur- mota guztietarako ibilgailuetako garraioa, Tibeteko erdialdeko ibilbidean, Kham- en eta Lasatik Tina eta Nepalen arteko mugako Kodariraino. Kunming hiritik Shangri- Larainoko garraioa, baita Lasako bisitaldietan eta Kodari- Katmandu tarterako ere, autobus pribatuan. Turista- motako hoteletako ostatua Kunming, Dali, Shaxi, Lijiang, Lasa eta Katmandun, birentzako geletan (bainugelarekin). Shangri- La, Tsetang, Lang, Pasum Tso, Gyantse, Shigatse, Zhangmu eta Xegar hirietan, hotel xumeetan (izar 1ekoak) egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin). Everesteko beheko kanpamenduan, oinarrizko- oinarrizko ostatuan egingo dugu lo. Potalako bisitaldia. Everesteko beheko kanpamendurako sarrera. Lijiangeko bisitaldiko zerga ekologikoa. Pasum lakuko Erreserba Naturalerako sarrera. Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, ekialdeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena. Bertako CPI bidaia- asegurua. Bidaiako asistentzia- asegurua. Tibeteko gidaria Tibeteko zeharkaldian. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik

Prezioa : 3.450 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina, Tibet eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT