Foto Bidezidorretan  barrena Txinako  hegoaldean Etniak  eta natur paisaia  karstikoak

Bidezidorretan
barrena Txinako
hegoaldean
Etniak
eta natur paisaia
karstikoak

Bidezidorretan
barrena Txinako
hegoaldean
Etniak
eta natur paisaia
karstikoak

  Txinako hego-mendebaldean lortu dugun esperientziatik abiatuta prestatu dugu bidaia hau, Banoak eskaini ohi dituen beste bidaia batzuen antzekoa, ibilbidearen zati handi bat oinez –neurriz, jakina— egiteko aukera emanez. Bidaia eta trekking arinaren arteko proposamen bat, mendi eta haranetan oinez egitea atsegin duten pertsona guztien neurrikoa.

  Ibilbideak ez du aparteko zailtasun teknikorik, bakarrik arroz-soroen arteko bidezidor korapilatsuek eta eskualdeko turismo-azpiegitura ezaren zentzuzko mugek ezarritakoak.   Eskualdeko paisaia malkartsuak bizimodu tradizionalari eusteko eta garapenean sartzeko aukera eman die bertan bizi diren etniei: miao, dong, gejia, shui, yao, zhuang... etniei. Hango poema batek dioen moduan: mendiak luze-luzeak dira, enperadorea oraindik urrutiago geratzen da.

  Maolango paisaia karstikoetan hasiko dugu ibilbidea, Avatar filmeko Pandora planetaren inspirazio-iturri izan zen eskualdean, eta handik Guizhou probintziako gutxiengo etnikoen lurren artean ibiliko gara, gero Guilinen Li ibaiaren bidea hartu eta Txinako Hegoaldeko itsasoraino joango gara, Perla ibaiko deltako hiri handietaraino: Kanton, Macau eta Hong Kong.

Interesguneak

  • Xiaoqikongeko kareharrizko harkaitzak, Maolango Natur Erreserbaren barruan, Biosferako * • Europak Txinan izan zuen lehen eta azken kolonia: Macau, Perla Ibaiaren deltako zapore berezia, txinatarra eta portugaldarra • Miao taldearen hamaika aurpegi: gona luzekoak, loreetakoak, beltzak, gona motzekoak, gorriak…• Longji-ko yao eta zhuang etnien herrixkak eta arroz-terrazak • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitikoak • Chenyang-eko dong herria eta bertako Euri eta Haizezko Zubi ikusgarria (*) • Kantoneko Txina, eskualderik ospetsuenetakoa, baina aldi berean ezezagunenetakoa: nekazaritza giroko herrixkak eta arkitektura, gastronomia, hiri harrigarriak...• Hong Kong kosmopolita. (* Gizateriaren ondareak)

Ibilbidea

  Liuzhourainoko hegaldia -Maolan P.N. –Libo -Kaili –Langde–Xijiang –Rongjiang –Yangli –Congjiang–Chengyang –Ping'an –Guilin –Yangshuo –Wuzhou –Kaiping –Guangzhou (Kanton) –Macau –Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan ibilgailuko ibilbideak eta oinezko ibilbideak tartekatuko ditugu:oinez egitea nahitaezkoa izango da, baina etapek ez dute zailtasun teknikorik. —3 eta 6 orduko ibilbideak— ezta desnibel handiegirik ere, baina, jakina, bidezidorra ez doa beti toki lauetatik...Hoteletan eta tokiko aterpetxetan egingo dugu lo.Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat.Li ibaian barrena banbuz egindako txalupetan bi ibilbide egingo ditugu.Macau-Hong Kong ferrya. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, sarrera Liuzhoutik eta itzulera Hong Kongetik.
  • - Txinan sartzeko bisatua.
  • - Aireportu, hotel eta kaien arteko joan-etorriak.
  • - Taldearentzako autobus txikia hurrengo tarteetan: Liuzhou-Rongjiang, Congjiang-Ping’an, Dazhai-Guilin, Guilin-Yangdi eta Puyi-Guangzhou (Kanton).
  • - Tokiko autobusa Ping’an hirian eta Xinping-Yangshuo tarterako.
  • - Vanette motako ibilgailuak Rongjiang-Tuomiau eta Yintan-Congjiang tarteetarako.
  • - Guangzhou (Kanton) hiriko bisitetarako autobusa.
  • - Guangzhou (Kanton)-Macau tarterako lineako ibilgailua.
  • - Banbuzko txalupako jaitsiera Yangdi eta Xinping artean eta Yangshou eta Puyi artean.
  • - Macau-Hong Kong tarterako ferrya.
  • - Turista motako establezimenduetako ostatua Liuzhou, Kaili, Libo, Rongjiang, Congjiang, Guilin, Yangshuo, Wuzhou, Kaiping, Kanton, Macau eta Hong Kongen, birentzako geletan (bainugelarekin).  
  • - Maolango Natur Erreserba, Landge, Xijiang, Chengyan eta Ping’anen, tokian tokiko aterpetxe tradizionaletan, bi edo hirurentzako geletan (batzuk bainugelarekin, beste batzuk konpartitzeko bainugelarekin).
  • - Yanglin, gaua oinarri-oinarrizko bertako etxe batean emango dugu gaua, askorentzako gela batean (konpartitzeko bainugela, kanpoan).
  • - Hotel eta ostatu guztietan lo egitea (gosaria ez)
  • - Leigong mendiko natur eremura sartzeko tasak.
  • - Maolango Natur Erreserbarako baimena, sarrerak eta bertako gidariak.
  • - Tuomiao menditik igarotzeko baimena.
  • - Xijiang, Yintan eta Chengyangeko bisitetarako sarrera..
  • - Longji Terrazetako Parke Nazionalerako sarrera.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - Ibilaldietan, miao eta dong etnietako gidariak.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
  • - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 1ean/aza. 1ean.

Prezioa : 2.480€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean
Etniak eta natur paisaia karstikoak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT