Asia (e)rako bidaiak / Txina (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2026
Foto Txina Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean

Txina
Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean

Txina
Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean

Tibeteko lautadako hego–ekialdeko mendi inguruak Asiako kontinenteko kultur zabalkundearen ardatz nagusietako bat dira. Mendi horietan sortzen dira Mekong, Ibai Gorria, Yangzi, Salween eta Perla ibaien ibilbideak, antzinatik Asiako hego–ekialdeko urrutiko eskualde honetako pertsonen, merkantzien eta ezagupenen joan–etorrietarako benetako autopista naturalak direnak. 

Lur hauek han etniaren eragin–eremuaren muga historikoa izanik, inperioko agintariekiko disidenteen eta, bestetik, inbasioek hegoalderantz lekualdatzera derrigortutako etnien babeslekua izan dira historian zehar. 

Ekialde urruneko mosaiko kultural eta paisajistiko zabal eta anitzetako bat ezagu dezagun: Tibeteko mendi inguruko paisaietatik, Yunnan eskualdeko mendebaldean, Guangxi (egun zuhang etniaren eskualde autonomoa) malkartsuko ibaietara, eta, tartean Guillin inguruko paisaia karstiko ospetsuak.

Mundu hori gaur egun Txinan inposatzen den garapen azkarreko ereduarekin alderatu beharko da, Kanton eta Hong–Kong hirietako kaleetan paseatuz. Gaur egun Asiako kontinentean bizi–bizirik dauden modernitate eta tradizioaren arteko kontraste zorabiagarrien birpasaketa. 

Interesguneak

• Lijiang eta Shigu: naxi etniaren herriak • Goi–mendiak eta tibetarren kultura: Zhongdian, egun Shangrila dena • Tigrearen jauziak izeneko haitzarteak, Yangzi edo Ibai Urdinaren ondoan • Tearen eta zaldien ibilbideko karabanen azoka–gune nagusiak. Shaxi, Nuodeng eta Weishan • Dali, bai etniaren hiriburua, Erhai lakuaren ertzean • Huangguoshu ur–jauziak, asiako kontinenteko handienak • Zhenyuan, Wuyang ibaiaren ertzean: kalezuloak eta tenpluak kare–harkaitzen artean • Guizhouko gutxiengo etnikoen herrixkak: danbor–dorreak, haize eta eurizko zubiak • Longjiko Dragoiaren bizkarrezurreko arroz–terrazak • Li ibaiaren Guilin eta Yangshu arteko paisaia karstiko ospetsuak • Kanton eta Hong Kong, hiri kosmopolitak.

Ibilbidea

Lijiangerainoko hegaldia – Tigrearen jauziak izeneko haitzarteak, Yangzi ibaian – Zhongdian (Shangrila) – Shaxi – Nuodeng –Weishan – Dali – Shilin – Huangguoshu – Qingyan – Zhenyuan – Leishan – Rongjiang – Longli – Chengyang – Ping’An – Guilin – Yangshuo – Kanton – Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honek XXI. mendeko Txinaren modernitatearen eta tradizioaren arteko kontrasteak gertutik ezagutzeko aukera emango digu. Hotel eta ostatu erosoetan egingo dugu lo. Autobus txiki bat (aire girotuarekin) izango dugu taldearentzat. Dali–Kunming, Kunming–Anshun eta Guilin–Kanton tarteak abiadura handiko trenean egingo ditgu. Guilin eskualdeko Li ibaian txalupa batean ibiliko gara. Kanton–Hong Kong tarterako, lineako ibilgailua hartuko dugu. Ibilbide aktiboa, oinezko bideak egiteko aukera ugarirekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Air China–ren hegaldi erregularra, haranzkoan Lijiang hirira eta itzuleran Hong Kongetik, Pekinetik barrena.
    - Aireportu, tren–geltoki, kai eta hotelen arteko joan–etorri guztiak.
    - Taldearentzako autobus txiki bat, hurrengo tarteetarako: Lijiang–Dali eta Anshun–Guilin.
    - Lili ibaian zeharreko txalupa–bidaia Guilin–Yangshuo tarterako.
    - Kanton–Hong Kong tarterako lineako ibilgailua.
    - Kanton bisitatzeko autobusa.
    - Abiadura handiko trena(turista–mailakoa): Dali–Kunming, Kunming–Anshun eta Guilin–Kanton tarteetarako.
    - Lijiang, Shangrila, Shaxi, Dali, Shilin, Huangguoshu, Zhenyuan, Leishan, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Kanton eta Hong Kong hirietan: turista–mailako hotelak, birentzako geletan, bainugelarekin (17 gau) gosaria barne. 
    - Yanzi ibaiko haitzartean, Nuodeng, Weishan, Oingyan, Longli, Chengyang eta Ping’An–en: hotel xumeetan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainugelarekin (8 gau), lo egitea bakarrik prezioaren barruan.
    - Tigrearen jauziak izeneko haitzartea, Oingyan, Chengyang eta Longjiko Terrazetako sarrerak.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Aire–tasak. 
    - Monumentu eta museoetarako sarrerak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 28 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: ekainaren 1etik 28ra

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 4.180 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina
Yangzi ibaiaren hego-mendebaldean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT