Tibesti, betidanik Saharazaleen gogoan izan den eskualde mitikoa. Hala ere, azken 30 urtean ia ezinezkoa izan da eskualde horretara bidaiatzea, eskualdeko tribuen arteko gatazka eta arazo politikoak zirela eta. Orain, berriz, badirudi giroa hobetu dela eta gutako askorentzat amets hutsa zena errealitate bilakatzeko aukera izango dugu: Tibesti bisitatzea. Tibestin aurki ditzakegu Sahara osoko mendirik handienak, jatorri sumendikoak. Garaienak, Emi Koussi deritzonak, 3.415 m ditu.
Sumendu izugarri horrek eta inguruek edertasun handiko paisaiak eskaintzen dizkigute, naturaren aldetik aberatsak eta ikusgarriak. Sumendi handiak, paraje malkartsuak, harkaitzak, harea, labar-pinturak... Eta hori guztia oso urruti eta erabateko bakardadean dagoen lurraldean, bere handitasunean txiki-txikiak garela sentiaraziz. Eta ahaztu gabe eskualdeko zaintzaileen, tubu gogorren gizatasuna.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 2an/abe. 1ean.
Prezioa : 3.650 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.