Foto Txad Sahararen  bihotzerainoko bidaia Ennediko  lautada

Txad
Sahararen bihotzerainoko
bidaia Ennediko
lautada

Txad
Sahararen bihotzerainoko
bidaia Ennediko
lautada

Ennediko lautada: Txadeko ipar-ekialdean, Saharako txoko ezezagun baten erdian, oso bakartua, baina guztiz ikusgarria.
    Itsasoaren mailatik 1.000 m-tik gora dagoen lautada hau hareaz inguratuta dago alde guztietatik. Historiaurretik hona ia ukitu gabe dauden hainbat altxor eskaintzen dizkigu bere hainbat txoko ikusgarritan: haitzuloetako artelan zoragarriak, arroila sakonak, putzuak... Baita ere hareazko dunak, oasi freskoak, harkaitzetan landutako harrizko arkuak... Iparralderago, ur gazi eta gozoko hainbat urmael eta laku bisitatuko ditugu, urrutiko Ounianga Kebir zabalera iristeko.
    Zoritzarrez joan den mendearen 40ko hamarkadan kusi zen azken aldiz Saharako lehoia Archeiko putzuan. Garai batean karabanetako gameluak ere hurbiltzen ziren egun Saharan bizi diren “Niloko krokodiloaren" azken bizilekuetakoa den putzu horretara. 
    Eskualdeko paisaia naturalei gizakien paisaia gehitu behar zaie. Bertan bizi dira tubu etniako gizon eta emakume gogorrak, seguruen lurralde horretako muturreko bizi-baldintzetan bizi eta irauteko gai diren gizakume bakarrak.
    Zalantzarik gabe, bidaia zoragarri honek aparteko zaporea utziko du bidaiariaren baitan, Saharan egin daitekeen ibilbiderik onenetakoa eta osatuenetakoa baita. 

 

Oharra: Madril irteera bezperan egingo da.

Ibilbidea

Djamenarainoko hegaldia –Bahr el Ghazal –Moussoro –Salal– Kouba Oulanga –Oumchalouba –Kalait –Terkei –Deli –Tokou –Archei –Abaike– Fada –Bashike –Way –Mourdi –Demi –Ounianga Serir –Teguedet–Ounianga Kebir –Edike –Benbeche –Faya –Erg Djourab –Kouba–Moussoro –Djamena.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztia lur mota guztietarako ibilgailuetan egingo dugu. 13 gautan dendak jarriko ditugu basamortuan, gaua emateko (pentsio osoan). Egia esan bidaia honi ezin zaio bete-betean bidaia deitu, azpiegiturarik ez duen urrutiko herrialde bateko eskualde batera egindako abentura handi baten itxura osoa baitu, eta ibilbidean irauteko gauzak guztiak gurekin eraman beharko ditugu, nahitaez. Ennedi izeneko eskualdean ibilbide batzuk egingo ditugu oinez, inguru horien edertasunaz beste modu batera gozatzeko. 
   Ibilbide honetan ezustekoen kopurua eta maila handiak izan daitezke, hortaz gomendagarria da era horretako bidaietan esperientzia edukitzea eta, jakina, gerta daitezkeen ezustekoei aurre egiteko adorea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Djamenarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. 
    - Txaden sartzeko bisatua. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak. 
    - Djamenan turista motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria). 
    - Ibilbide guztiko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan. 
    - Kanpalekuetako 13 gau (pentsio osoa). 
    - Sukaldeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). 
    - Zirkulaziorako eta kanpatzeko baimen guztiak. 
    - Tubu etniako bertako gidaria. 
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Herrixka, azoka- areto, museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak. 
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak. 

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.980 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txad
Sahararen bihotzerainoko bidaia Ennediko lautada
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT