Txad Afrika osoko herrialderik anitzena da eta etnia eta kulturen aldeko kontrasterik handienak dituena. Bertan, iparraldea eta hegoaldea bereizten dira, moneta beraren bi alde ezberdinak bailiran.
Hegoaldea berdea da, nekazaritza-girokoa, kristaua eta animista; iparraldean, berriz, Saharako hareak, artzain nomadak eta gameluak aurkituko ditugu.
Bidaia zail eta berri honetan bi lurraldeak batuko ditugu. Oso-osorik ez, baina zati handi batean bai. Lurralde bakoitzean benetako altxorrak topa ditzakegu: hegoaldean Zakouma P.N. eta iparraldean Ennedi, bi aipatzearren, nahitaez bisitatu beharrekoak.
Zakouma Parke Nazionalak babestutako 300.000 hektarea dauzka eta oso bisitari gutxi izaten ditu, ezagunagoak diren beste batzuen glamour eta masifikazioaren aldean, baina animaliak asko ikus ditzakegu parke horretan: herbiboroak, elefanteak, lehoiak… eta hegaztiak.
Txadeko ipar-ekialdean, Ennedi lautada daukagu, 1.000 m-ko altueran, nolabait ezezaguna, bakartua eta harrigarria, baina Historiaurretik ia ukitu gabe iritsi zaizkigun hainbat altxorren gordelekua izan dena: harkaitzetako arte-lanak, arroilak, ur-arro naturalak… Iparraldean, urmaelak eta ur gezako eta geziko lakuak bisitatuko ditugu, Gizateriaren Ondarea izendatutako Ounianga Kebir-era iritsi arte.
Bide zailak zeharkatuko ditugu, 4x4 motako ibilgailuak erabilita, ordu luzetan. Baina, aldi berean, urte askoan aldaketa handirik izan ez duen lurralde eder bat bisitatuko dugu, paisaia, etnia eta naturaren aldetiko aberastasun apartekoa.
Zalantzarik gabe esan dezakegu bidaia hau oso berezia dela, ez duela parekorik, Txad barruan egin daitekeen onenetarikoa eta osoena. Martxoa aukeratu dugu Zakouma Parke Naturala bisitatzeko sasoirik onena delako.
Djamenarainoko hegaldia – Moussoro Salal– Kouba Oulanga Erg Djourab–Faya–Benbeche –Edike– Ounianga Kebir –Ounianga Serir –Teguedet–Demi–Mourdi– Fada– Abaike –Bashike–Archei –Tokou–Deli–Terkei –Kalait –Abeché–P.N. Zakouma –Bitkine –Aboutoyour – Djamena.
Ibilbide osoan, 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu. Guztira, 18 gau kanpatuta emango ditugu, pentsio osoan. Egia esan, hau ez da guztiz bidaia bat, azpiegiturarik gabeko eta neurri batean nork bere burua aski izatea eskatzen duen urrutiko eskualde baten zehar egingo dugun abentura handi bat baino. Ennedi eskualdean oinezko ibilaldi batzuk egingo ditugu, inguruko edertasunaz gozatzeko.
Ibilbidean hainbat ustekabe izan ditzakegu, horregatik era honetako bidaietan esperientzia edukitzea eskatzen dugu eta, jakina, ezustekoei aurre egiteko adorea edo sendotasuna, seguruen sorpresa ugari izango ditugu eta. Banoako gidaria.
- Djamenarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Txaden sartzeko bisatua.
- Hotel eta aireportuen arteko joan- etorri guztiak.
- Turista- motako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria) Djamena hirian.
- 4x4 motako ibilgailuetako garraioa, ibilbide osoan.(4 bidaiari ibilgailu bakoitzeko).
- Kanpatutako gauak (18 gau), pentsio osoan.
- Kanpatzeko eta sukaldaritzako material guztia (lo- zakua izan ezik).
- Zirkulazioko eta kanpatzeko baimen guztiak.
- Ibilbidean adierazitako naturguneetarako sarrera.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.980 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.