Afrika (e)rako bidaiak / Txad (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2024
Foto Txad Txadeko iparraldea eta hegoaldea. Zakoumako Parke Nazionalaeta Ennediko mendiak

Txad
Txadeko iparraldea eta hegoaldea.
Zakoumako Parke Nazionala
eta Ennediko mendiak

Txad
Txadeko iparraldea eta hegoaldea.
Zakoumako Parke Nazionala
eta Ennediko mendiak

Txad Afrika osoko herrialderik anitzena da eta etnia eta kulturen aldeko kontrasterik handienak dituena. Bertan, iparraldea eta hegoaldea bereizten dira, moneta beraren bi alde ezberdinak bailiran.

Hegoaldea berdea da, nekazaritza-girokoa, kristaua eta animista; iparraldean, berriz, Saharako hareak, artzain nomadak eta gameluak aurkituko ditugu.

Bidaia zail eta berri honetan bi lurraldeak batuko ditugu. Oso-osorik ez, baina zati handi batean bai. Lurralde bakoitzean benetako altxorrak topa ditzakegu: hegoaldean Zakouma P.N. eta iparraldean Ennedi, bi aipatzearren, nahitaez bisitatu beharrekoak.

Zakouma Parke Nazionalak babestutako 300.000 hektarea dauzka eta oso bisitari gutxi izaten ditu, ezagunagoak diren beste batzuen glamour eta masifikazioaren aldean, baina animaliak asko ikus ditzakegu parke horretan: herbiboroak, elefanteak, lehoiak… eta hegaztiak.

Txadeko ipar-ekialdean, Ennedi lautada daukagu, 1.000 m-ko altueran, nolabait ezezaguna, bakartua eta harrigarria, baina Historiaurretik ia ukitu gabe iritsi zaizkigun hainbat altxorren gordelekua izan dena: harkaitzetako arte-lanak, arroilak, ur-arro naturalak… Iparraldean, urmaelak eta ur gezako eta geziko lakuak bisitatuko ditugu, Gizateriaren Ondarea izendatutako Ounianga Kebir-era iritsi arte.

Bide zailak zeharkatuko ditugu, 4x4 motako ibilgailuak erabilita, ordu luzetan. Baina, aldi berean, urte askoan aldaketa handirik izan ez duen lurralde eder bat bisitatuko dugu, paisaia, etnia eta naturaren aldetiko aberastasun apartekoa.

Zalantzarik gabe esan dezakegu bidaia hau oso berezia dela, ez duela parekorik, Txad barruan egin daitekeen onenetarikoa eta osoena. Otsaila aukeratu dugu Zakouma Parke Naturala bisitatzeko sasoirik onena delako.

Ibilbidea

Djamenarainoko hegaldia –Moussoro Salal –Kouba –Oulanga –Erg Djourab –Faya –Benbeche –Edike –Ounianga Kebir –Ounianga Serir –Teguedet –Demi –Mourdi –Fada– Abaike –Bashike –Archei –Tokou –Deli –Terkei –Kalait –Abeché –P.N. Zakouma –Bitkine –Aboutoyour –Djamena.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide osoan, 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu. Guztira, 15 gau kanpatuta emango ditugu, pentsio osoan. Zakouman parke barruko "kanpamentu" batean ostatu hartuko dugu logela bikoitzetan, bainugela pribatuarekin, (2 gau).

Egia esan, hau ez da guztiz bidaia bat, azpiegiturarik gabeko eta neurri batean nork bere burua aski izatea eskatzen duen urrutiko eskualde baten zehar egingo dugun abentura handi bat baino. Ennedi eskualdean oinezko ibilaldi batzuk egingo ditugu, inguruko edertasunaz gozatzeko.

Ibilbidean hainbat ustekabe izan ditzakegu, horregatik era honetako bidaietan esperientzia edukitzea eskatzen dugu eta, jakina, ezustekoei aurre egiteko adorea edo sendotasuna, seguruen sorpresa ugari izango ditugu eta. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Djamenarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Txaden sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
    - Djamenan turista motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Ibilbide guztiko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez.
    - Kanpalekuetako 15 gau (pentsio osoa).
    - 2 gau Zakoma Parque Nazionaleko "kanpamentuan" pentsio osoan.
    - Sukaldeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
    - Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
    - Zirkulaziorako eta kanpatzeko baimen guztiak.
    - Ibilbidean adierazitako naturguneetarako sarrera.
    - Zakouma Parke Nazionalerako sarrera.
    - 2 “Game drive” Zakouma Parke Nazionalean.
    - Tubu etniako bertako gidaria.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Herrixka, azoka- areto, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 20 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: otsailaren 5etik 24ra.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 4.290 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txad
Txadeko iparraldea eta hegoaldea. Zakoumako Parke Nazionalaeta Ennediko mendiak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT