Ennediko lautada: Txadeko ipar-ekialdean, Saharako txoko ezezagun baten erdian, oso bakartua, baina guztiz ikusgarria.
Itsasoaren mailatik 1.000 m-tik gora dagoen lautada hau hareaz inguratuta dago alde guztietatik. Historiaurretik hona ia ukitu gabe dauden hainbat altxor eskaintzen dizkigu bere hainbat txoko ikusgarritan: haitzuloetako artelan zoragarriak, arroila sakonak, putzuak... Baita ere hareazko dunak, oasi freskoak, harkaitzetan landutako harrizko arkuak... Iparralderago, ur gazi eta gozoko hainbat urmael eta laku bisitatuko ditugu, urrutiko Ounianga Kebir zabalera iristeko.
Zoritzarrez joan den mendearen 40ko hamarkadan kusi zen azken aldiz Saharako lehoia Archeiko putzuan. Garai batean karabanetako gameluak ere hurbiltzen ziren egun Saharan bizi diren “Niloko krokodiloaren" azken bizilekuetakoa den putzu horretara.
Eskualdeko paisaia naturalei gizakien paisaia gehitu behar zaie. Bertan bizi dira tubu etniako gizon eta emakume gogorrak, seguruen lurralde horretako muturreko bizi-baldintzetan bizi eta irauteko gai diren gizakume bakarrak.
Zalantzarik gabe, bidaia zoragarri honek aparteko zaporea utziko du bidaiariaren baitan, Saharan egin daitekeen ibilbiderik onenetakoa eta osatuenetakoa baita.
Djamenarainoko hegaldia –Bahr el Ghazal–Moussoro–Salal– Kouba Oulanga–Oumchalouba–Kalait–Terkei–Deli–Tokou–Archei–Bachikele– Bashike –Abaike– Fada – Way–Mourdi–Demi–Teguedet–Ounianga Serir–Ounianga Kebir–Edike–Benbeche–Faya–Erg Djourab– Kouba–Moussoro–Djamena.
Ibilbide guztia 4X4 ibilgailuetan egingo dugu. 14 gautan dendak jarriko ditugu basamortuan, gaua emateko (pentsio osoan). Egia esan bidaia honi ezin zaio bete-betean bidaia deitu, azpiegiturarik ez duen urrutiko herrialde bateko eskualde batera egindako abentura handi baten itxura osoa baitu, eta ibilbidean irauteko gauzak guztiak gurekin eraman beharko ditugu, nahitaez. Ennedi izeneko eskualdean ibilbide batzuk egingo ditugu oinez, inguru horien edertasunaz beste modu batera gozatzeko. Ibilbide honetan ezustekoen kopurua eta maila handiak izan daitezke, hortaz gomendagarria da era horretako bidaietan esperientzia edukitzea eta, jakina, gerta daitezkeen ezustekoei aurre egiteko adorea. Banoako gidaria.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 2an/abe. 1ean.
Prezioa : 3.280 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.