Altai mendiak, edonondik urruti. Txina, Errusia, Kazakhstan eta Mongoliako mugen artean kokatuta, bertara iristea ez da erraza, edonondik abiatuta ere. Espazio zabal-zabalak eta mendiak, gutxiengo etniko ugariren bizileku: tuya, torgud edo dorvot etniena, esaterako, oraindik ere bizimodu erdinomadari eusten diotenak. Ibilbidean horietako batzuk bisitatzeko aukera izango dugu. Denbora eta planeta bera geldituta daudela ematen duen inguru honetan bidaiatzeko erarik egokiena eta bakarrenetakoa, oinez egitea da. Hamaika egunez Altai deritzon eskualdeko paisaia ikusgarrien artean oinez egiteko aukera paregabea: lakuak, pinudiak, glaziarrak, mendiak, horietako batzuk mendikateko altuenak... edertasuna nonahi. Trekking honek ez du zailtasun teknikorik, baina garrantzitsua da fisikoki ondo egotea, egunero sei bat orduko ibilbidea egin beharko dugu eta. Trekkinga egiteko hain urruti dagoen toki honetaraino joateak, besterik gabe ere, aparteko maila ematen dio bidaia honi. Banoako gidaria.
Oharra: Bilboko eta Bartzelonatik irteerak aurreko egunean izango dira.
Prezioaren Barruan
Ulan Batorrerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldiak: Ulan Bator- Ulaangom eta Olgiy- Ulan Bator.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Mongolian sartzeko bisatua.
Altai eskualdean sartzeko baimena.
Ulan Bator eta Ulaangom hirietan: turista motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Hovden, gau batez kanpalekuan egingo dugu lo, yurtetan.
Olgiin, gau bat oinarrizko hotel batean (lo egitea eta gosaria).
Garraio pribatua trekkingaren hasieraraino eta amaieratik.
Ulaagon- Olgiy tarterako ibilgailu pribatuetako garraioa.
Norberaren ekipajea eta trekkinga egiteko beharrezko gai guztiak garraiatzeko mandoak.
Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
Sukaldaritzako eta kanpatzeko material guztia (aulkiak, mahaiak, dendak…, lozakua izan ezik).
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Trekkingetik kanpoko otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 11
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an.
Prezioa : 3.190 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?