Foto Casamancen zehar oinez [Senegal] Diola etniaren herrialdea

Abenduko zubia
Casamancen zehar
oinez [Senegal]
Diola etniaren herrialdea

Casamancen zehar
oinez [Senegal]
Diola etniaren herrialdea

Casamance ibaiaren delta: ubideak nonahi, landaretza aberatsa, herrixka ikusgarriak…

Oraingo diolen arbaso animistek tokiko edertasuna eta ohiturak ukitu gabe gorde zituzten eta gaur ere eusten dieten arren, gauzak aldatzen hasi dira.

Beste bidaia bat proposatzen dizugu, egiteko erari dagokionez. Sei egunez Casamanceko ibaiaren deltako herrixka eta kanalen artean oinez eta nabigatuz. Gure ustez era aproposa da, eta batzuetan bakarra, eskualde honetako txokorik onenak bisitatzeko.

Ibilbidea

Banjulerainoko hegaldia –Diannah –Kafountine –Bankassouk –Niomoune –Diogue –Carabane uhartea –Kachouane –Wendaye –Boucotte –Djembering –Cap Skirring –Bouyouye –Point St George –Enampore –Affinian –Banjul

Zenbait datu interesgarri

Banjulerainoko hegaldia. Banjuletik Kafountinerainok autobus txikiko garraioa. Oinezko hainbat ibilbide labur egingo ditugu eskualdeko herrixkak eta txoko interesgarriak bisitatzeko. Piragua bat izango dugu gurekin ibilbide guztian, ekipaia garraiatzeko (oinez egiten dugunean) edota gu garraiatzeko. Banjul eta Kafountine hirietan hoteletan egingo dugu lo. Casemanceko ibilbidean, berriz, campemet txikietan hartuko dugu ostatu, txikiak baina eroso eta garbiak direnak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Banjulerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Banjul- Diannah- Banjul tarterako autobus txikiko garraioa.
    - Gambiara sartzeko tasa.
    - Gambiara itzultzeko tasa.
    - Turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) Banjulen.
    zortzigarren eguneko bazkariraino).
    - Casamanceko bisitaldian, aterpetxe eta “kanpamentuetan” hartuko dugu ostatu (pentsio osoa prezioaren barruan, bigarren egunetik zortzigarren eguneko bazkariraino).
    - Motordun piragua pribatua, Casamanceko bidezidorreko eta nabigazioko egunetan.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, monumentu eta parke nazionaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 9 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: azaroaren 30etik abenduaren 8ra.

Irteerak: BIO,MAD eta BCNtik.

Prezioa : 1.775 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Casamancen zehar oinez [Senegal]
Diola etniaren herrialdea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT