Foto Vietnam Itsas dragoiak eta mendietako maitagarriak

Vietnam
Itsas dragoiak
eta mendietako maitagarriak

Vietnam
Itsas dragoiak
eta mendietako maitagarriak

Elezaharrak dioenez, vietnamdar nazioaren jatorria Lac Long -itsasoko jauna- dragoiaren eta Au Co -mendietako hilezkorren alaba- maitagarriaren ezkontzaren ondorioa omen da. Ezkondu ostean ezkontideen artean sortutako tirabirek lurraldearen eta seme-alaben banaketa eragin zuten. Dragoia kostaldera joan zen bizi izatera seme-alaben erdiekin, eta viet etnia sortu zuten. Gainerako seme-alabek amarekin batu eta mendi aldera jo zuten, barruko etniak sortuz. Kondairako pertsonaia horien ondorengoei bisita egiteko gonbitea egiten dizugu. Gerra-garaiko urteak atzean utzi ondoren, Vietnam berriro azaltzen zaigu, ateak zabalik eta kultura zabala erakutsiz. Bidaia honek XXI. mendeko Indotxinako errealitatera irekitako leihoa izan nahiko luke. Mekong ibaiaren deltan abiatu eta hortik itsasbazterreko erdialdeko hiriak eta herriak ikusi ostean iparraldeko paisaia menditsuetara egingo dugu. Ibilbideak vietnamdarren herrialdea ezagutu eta gerran galdutako denbora berreskuratzeko ahaleginaz jabetuko gara.

Oharra: irailean Bilbotik ere izango da irteera, 25 eguneko ibilbidearekin.

Interesguneak

• Ho Chi Minh hiriko kaleetako erritmoa • Mekong ibaiaren delta: Chau Doc, Hon Chong, Can Tho... bizitza ibaian eta ibaitik • Hoi An, XVII. mendeko merkataritzako portu zaharra • Hoang Lien mendietako herrixkak, azokak eta paisaiak, ipar-mendebaldeko gutxiengo etnikoen aniztasunaren erakustoki • Erregeen mausoleoak eta Hue Hiri Debekatua • Lakuz inguratutako hiri ederra: Hanoi • Dragoiaren badiaren magia: Ha Long.

Ibilbidea

Ho Chi Minherainoko hegaldia –Chau Doc –Hong Chong –Can Tho –Ho Chi Minh hiria –Hoi An –Hue –Ninh Binh –Hanoi –Sa Pa –Hanoi –Cat Ba –Ha Long –Hanoi.

Zenbait datu interesgarri

Bidean hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus txikia, trena (literekin), barruko bi hegaldirako hegazkina eta txalupa. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Sa Pa eskualdean oinezko ibilbideak egingo ditugu eta gau bat bertako etxeetan emango dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Ho Chi Minhera eta itzuleran Hanoitik. Barruko hegaldiak: Ho Chi Minh hiria- Da Nang eta Hue- Hanoi. Vietnamen sartzeko bisatua. Hue- Ninh Binh eta Hanoi- Lao Cai- Hanoi tarteetarako trena (literekin). Aireportu, kai edo tren- geltokien eta aireportuen arteko joan- etorri guztiak. Ibilbide guztiko garraioa, autobus txiki batean (airea girotzeko ekipoarekin). Hidrofoil motako itsasontziko bidaia: Hai Phong- Cat Ba. Batel- ibilbideak: Chau Doc, Hon Chong eta Can Tho hirietan (Mekong ibaiko deltan), Hue eta Tam Coc hirian. Ha Long hirian: gau bat txalupa batean, bertako txalupa bateko bisitaldia, txalupan bertan lo eginez birentzako edo askorentzako geletan (pentsio osoa). Chau Doc hirian: oinarrizko hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin). Sa Pa ondoko Hoang Lien mendietako herrixketan, oinarrizko mailako bertako etxeetan emango dugu gau bat, askorentzako geletan eta komunak elkarrekin konpartituz (pentsio erdia, lo egitea, afaria eta gosaria). Gainerako egunetan: turista mailako hotelak (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan. Hiru gau trenean (lo egitea), literekin. Bidaia- asegurua. Ingelesez dakien tokian tokiko gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 1ean/abuz. 3an/ ira. 2an/urr. 7an/aza. 4an.

Prezioa : 2.750 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Vietnam
Itsas dragoiak eta mendietako maitagarriak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT