Casamance ibaiaren delta: ubideak nonahi, landaretza aberatsa, herrixka ikusgarriak…
Oraingo diolen arbaso animistek tokiko edertasuna eta ohiturak ukitu gabe gorde zituzten eta gaur ere eusten dieten arren, gauzak aldatzen hasi dira.
Beste bidaia bat proposatzen dizugu, egiteko erari dagokionez. Sei egunez Casamanceko ibaiaren deltako herrixka eta kanalen artean oinez eta nabigatuz. Gur ustez era aproposa da, eta batzuetan bakarra, eskualde honetako txokorik onenak bisitatzeko.
Dakarrerainoko hegaldia. Barruko hegaldia: Dakar-Ziguinchor. Oinezko hainbat ibilbide labur egingo ditugu eskualdeko herrixkak eta txoko interesgarriak bisitatzeko. Piragua bati zango dugu gurekin ibilbide guztian, ekipaia garraiatzeko (oinez egiten dugunean) edota gu garraiatzeko. Dakar eta Ziguinchor hirietan hoteletan egingo dugu lo. Casemanceko ibilbidean, berriz, “campamet” txikietan hartuko dugu ostatu, txikiak baina eroso eta garbiak direnak. Banoako gidaria.
Dakarrerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
Barruko hegaldia: Dakar- Ziguinchor- Dakar.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Turista motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) Dakar eta Ziguinchor hirietan.
Piragua pribatua, Casamanceko bidezidorreko eta nabigazioko egunetan.
Casamanceko bisitaldian, aterpetxe eta tokian tokiko etxeetan hartuko dugu ostatu (pentsio osoa prezioaren barruan).
Bidaiako laguntza- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo, monumentu eta parke nazionaletarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.440€ + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?