Casamancen zehar oinez
Diola etniaren herrialdea
[Senegal]
Senegalen, hegoaldean, bada eskualde berde-berde bat, arroz-soro ugarirekin, eta lurraren eta itsasoaren arteko orekan bizi den etnia baten bizilekua dena.
Casamance ibaiaren delta: ubideak nonahi, landaretza aberatsa, herrixka ikusgarriak…
Oraingo diolen arbaso animistek tokiko edertasuna eta ohiturak ukitu gabe gorde zituzten eta gaur ere eusten dieten arren, gauzak aldatzen hasi dira.
Beste bidaia bat proposatzen dizugu, egiteko erari dagokionez. Zazpi egunez Casamanceko ibaiaren deltako herrixka eta kanalen artean oinez eta nabigatuz. Gur ustez era aproposa da, eta batzuetan bakarra, eskualde honetako txokorik onenak bisitatzeko.
Dakarrerainoko hegaldia. Barruko hegaldia: Dakar-Ziguinchor. Oinezko hainbat ibilbide labur egingo ditugu eskualdeko herrixkak eta txoko interesgarriak bisitatzeko. Piragua bati zango dugu gurekin ibilbide guztian, ekipaia garraiatzeko (oinez egiten dugunean) edota gu garraiatzeko. Dakar eta Ziguinchor hirietan hoteletan egingo dugu lo. Casemanceko ibilbidean, berriz, “campamet” txikietan hartuko dugu ostatu, txikiak baina eroso eta garbiak direnak. Banoako gidaria.