Foto Munstang   erresuman zehar oinez Nepal

Munstang
erresuman
zehar oinez

Nepal

Munstang
erresuman
zehar oinez

Nepal

Nepaleko ipar-mendebaldean badago lurralde txiki bat, politikoki Nepalekoa izan arren Tibeti begira bizi dena, Nepali bizkarra emanez. Munstang erresuma zaharra da, toki lehor eta gogorra, eta Dalai Lamaren hitzetan budismoari eta Tibeteko kulturari Tibeten bertan baino hobeto eutsi diena, tradizio horri fidelago eutsi diona.
    Han bizi direnek lur-eremu txikia landuz eta gatzaren salerosketan arituta atera izan dute bizimodua. Hemen ez dugu ikusiko Nepali buruz hitz egiterakoan gehienetan aipatu izaten diren mendi eta gailur altuak, baina paisaiak eta bizimodua hemen ere gogorrak dira, Himalaia erdian, eta urte askoan mugak itxita egon izanak bertako kulturaren izaerari irauteko aukera eman dio.

Zenbait datu interesgarri

Pokhara hiritik abiatuko gara, hegazkin txiki bat hartuta, Jomson hirirantz, eta hortik Munstang eskualdeko sarbidea den Kagbeni herrira. Gure gauzak garraiatuko dituzten zamaketarien eta sukaldaria eta sukaldari-laguntzailea izango ditugu bidelagun. 13 egunez, bidean topatuko ditugun herrietan egingo dugu lo, kanpin-dendetan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barruko hegaldiak: Pokhara–Jomson eta Jomson- Pokhara.
    - Nepalen sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatuko garraioa, Katmandu- Pokhara eta Pokhara- Katmandu.
    - Katmandu eta Phokaran, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugela pribatuarekin).
    - Trekkingak iraun bitartean, oinarrizko lodgeetako egonaldia. (Ikus ostatuen atala)
    - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
    - Bidaiarien ekipaje pertsonala garraiatzeko zamaketariak.
    - Munstangen sartzeko baimen berezia.
    - Zamaketarien asegurua.
    - Bidaia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Janariak eta edariak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta "Prezioaren barruan" atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 12

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an.

Oharra : Biharamunean izango da Bilbo eta Madrilerako itzulera.

Prezioa : 2.990 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Munstang erresuman zehar oinez
Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT