Nepaleko ipar-mendebaldean badago lurralde txiki bat, politikoki Nepalekoa izan arren Tibeti begira bizi dena, Nepali bizkarra emanez. Munstang erresuma zaharra da, toki lehor eta gogorra, eta Dalai Lamaren hitzetan budismoari eta Tibeteko kulturari Tibeten bertan baino hobeto eutsi diena, tradizio horri fidelago eutsi diona.
Han bizi direnek lur-eremu txikia landuz eta gatzaren salerosketan arituta atera izan dute bizimodua. Hemen ez dugu ikusiko Nepali buruz hitz egiterakoan gehienetan aipatu izaten diren mendi eta gailur altuak, baina paisaiak eta bizimodua hemen ere gogorrak dira, Himalaia erdian, eta urte askoan mugak itxita egon izanak bertako kulturaren izaerari irauteko aukera eman dio.
Pokhara hiritik abiatuko gara, hegazkin txiki bat hartuta, Jomson hirirantz, eta hortik Munstang eskualdeko sarbidea den Kagbeni herrira. Gure gauzak garraiatuko dituzten zamaketarien eta sukaldaria eta sukaldari-laguntzailea izango ditugu bidelagun. 13 egunez, bidean topatuko ditugun herrietan egingo dugu lo, kanpin-dendetan. Banoako gidaria.
Trekk-egunak: 13
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 4an.
Prezioa : 3.100 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.