Wadi Rum eta abateoen hiriburua (Petra) bereizten dituen lurraldean edertasun handiko paisaia natural asko daude. Basamortuko hareak bat egiten du eskualdean hain ugariak diren hareazko mendiekin paisaia zoragarrien artean. Baina ibilbide honek paisaiez gain beste edertasun batzuk ere baditu. Historia, historia zaharrak, zama handia du merkataritzako ibilbide garrantzitsu baten aztarnak jarraitzen dituen ibilbide honetan. Arabiar penintsulako barne aldetik zein Itsas Gorritik zetozen karabanek Wadi Rumen barrena egiten zuten Petrarako bidean. Eta nabateoen hiriburu ospetsutik batzuek egungo Gaza hirira eta Mediterraneo itsasorantz egiten zuten bitartean, beste batzuek Damasko eta Aleporantz jotzen zuten. Zazpi egunez harea eta mendi artean ibiliko gara eta iluntzean paisaia ikusgarriak dituzten tokietan kanpatuko dugu, hortik aurrera norberaren imajinazioari tokia emanez.
Ammanerainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
Jordanian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Amman- Wadi Rum eta Petra- Amman tarteetarako garraioa, autobus pribatu txiki batean.
Turista motako hoteletako egonaldia Amman eta Petran.
Trekkingeko 6 eguneko kanpalekuko egonaldia (pentsio osoa).
Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
Trekkingeko egunetan, norberaren ekipaia eta taldearena garraiatzeko laguntzako ibilgailua.
Kanpatzeko baimenak.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 6
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madrildik.
Prezioa : 1.550 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?