Foto Petratik Wadi Arabara, oinez Jordania

Petratik Wadi Arabara,
oinez
Jordania

Petratik Wadi Arabara,
oinez
Jordania

Wadi Araba eta nabateoen antzinako Petra hiriburuaren arteko lurraldea naturaren aldetiko edertasun eta aniztasun handiko paisaia ugari ditu.   Basamortuko harriek eta hareak bat egiten dute eskualdean nagusi diren mendi beltzekin.
    Baina paisaiaz gain, ibilbideak baditu beste hainbat gauza interesgarri. Historiak -historia zaharrak, hain zuzen ere- zama handia du antzina garrantzia handia izan zuen mendiko ibilbide honetan. Ibilbideak Wadi Arabako goi-lautadetako beduino eta ehiztarien herrixkak eta Petra hiriburua lotzen zituen. 
    Sei egunez, oinez ibiliko gara, harea eta mendien artean, gauak toki ikusgarrietan eginez, kanpatuta. Bidaiari bakoitzaren imajinazioak ere bere tartetxoa izango du, bidaiaz gozatzeko.
    Petrak bere mendi izkutuetatik eta Wadi Arabaren kolorezko arroilek eta hareek Ekialdeko Ertaineko txoko hau are ederrago bihurtzen dute.

Ibilbidea

Aqabarainoko hegaldia –Wadi Rum –Wadi Moussa –Petra Txikia –Petra –Wadi Khshiba –Wadi Alsaif –Gsaib –Wadi Mlauan –Wadi Rhegana    –Aqaba.

Prezioaren Barruan

  • - Aqabarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Jordanian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Aqaba- Petra eta Wadi Rhegana- Aqaba tarteetarako autobus txiki pribatuko garraioa.  
    - Aqaba eta Petran, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Trekkingeko 5 gaueko kanpalekuko egonaldia (pentsio osoa).
    - Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
    - Trekkingak iraun bitartean, bidaiari bakoitzaren eta talde osoaren ekipajea garraiatzeko laguntzako ibilgailua
    - Kanpatzeko baimenak.
    - Wadi Rum eta Petrarako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 6

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.270 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Petratik Wadi Arabara, oinez
Jordania
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT