Foto Kamerun Sahel,  oihana eta sumendiak

Kamerun
Sahel,
oihana eta sumendiak

Kamerun
Sahel,
oihana eta sumendiak

  Ongi etorri Afrikako kontinenteko kultur bidegurutzerik aberatsenea. Mendebaldeko Afrikak eta erdialdekoak bat egiten duten eta Sahelek Afrikako Bihotzarekin bat egiten duen tokira. Sudango nekazari eta abeltzainen, batetik, eta, bestetik, bantu biltzaile eta ehiztarien bizilekua da hau.

Hamabost urtetik gora daramatzagu “antropologo errugabearen” herrialde hau bisitatzen eta duela hiru urte ibilbide hau Txadeko Yamena hiriburutik, Kamerungo iparraldeko muga ondo-ondoan, hasten hasi ginen. Horrela, Kamerungo Saheleko lurretan helduko diogu ibilbideari, eta hortik Atlantikoko kostalderantz eta oihanerantz egingo dugu, eta bidean Kamerungo herrixketako kolorea, erritmoa, musika, merkatuen lilura... eta egunerokotasuna.

Bidegabekeria bada ere, Kamerun ez da oso ezaguna, baina Afrikako sustraietara hurbiltzeko ezin hobea da: natura ikusgarria eta kultur tradizio aberatsa dauzka. Afrikako XXI. mendeko beste ikuspegi bat, animismoa eta islamismoaren eta mendebaldeko kulturen eraginak nahasten dituena.

Interesguneak

  • Iparraldeko azoketako koloreak eta etnien aberastasuna: Maroua, Mokolo, Tourou, Mogode... • Hondartza tropikalak, Kribi inguruan • N’Gaoundere: Lamido sultanaren jauregia • Balemike herrialdeko lur-soroak eta sumendi-paisaiak • Mendebaldeko chefferi-ak: Bafut eta Bandjoun • Mandara mendietako kirdi komunitateak: gailur eta zelaien arteko paraje ikusgarria • Bamoun Arte eta Kulturaren Museoko bilduma, Foumbango erregearen jauregian • Limbe, harea beltzezko hondartzak, eta atzean Kamerun mendia.

Ibilbidea

  Yamenarainoko hegaldia–Kousseri–Waza-Maroua–Mokolo– Rhumsiki –Garoua – N’Gaoundere–Yaounde –Kribi–Douala–Bamenda–Foumbam–Limbe–Douala.

Zenbait datu interesgarri

Kamerungo trenean: N’Gaoundere-Yaounde. Autobus txiki edo vanette motako ibilgailu pribatuetako garraioa. Mandara mendi inguruan oinezko ibilbideak egiteko aukera. Lo eta, hoteletan eta campemen-etan (bertako aterpetxeak). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Joan-etorria, hegaldi erregularrean, haranzkoan Yamenara, itzulera Doualatik..
  • - Txad eta Kamerunen sartzeko bisatua.
  • - Aireportu edo tren-geltoki eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Autobus txiki edo vanette motako garraio pribatua ibilbide osoan.
  • - N’Gaoundere-Yaounde tarteko trena (literekin).
  • - Turista-mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin eta airea girotzekoarekin edo haizegailuarekin): Douala, Maroua, N’Gaoundere eta Kribin.
  • - Hotel xumeetako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin): Kousseri, Garoua, Bamenda eta Limben.
  • - Campement edo aterpetxeetako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako edo askorentzako geletan (bainugelarekin): Waza, Rhumsiki eta Mokolon.
  • - Kribi eskualdean, gau bateko kanpalekua (pentsio osoa), 12. eguneko bazkaritik 13. eguneko bazkarira arte.
  • - Hegoaldeko kostaldeko egonaldiko gauetarako kanpatzeko materiala (lozakua izan ezik).
  • - Sukaldaria eta sukaldeko gai guztiak hegoaldeko kostaldeko egonaldirako.-Wazako Parke Nazionaleko sarrera.
  • - Bafout, Bandjoun, Foumban eta N’Gaoundereko “chefferie”tako bisitak.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - Tokiko gidaria iparraldeko egonaldian.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Preziotik kanpo” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
  • - Hirietako hiri barruko garraioa.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak..

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 3an/abuz. 31n/ urr. 5ean.

Prezioa : 2.430 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kamerun
Sahel, oihana eta sumendiak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT