Ongi etorri Afrikako kontinenteko bidegurutzera. Mendebaldeko Afrikak eta erdialdekoak bat egiten duten tokia, Sahel basamortua eta oihana, baka etniaren (pigmeoak) kulturak, fulani etniako abeltzainak, Sudango etniak, bantuak... Lurralde zabal-zabala, anitza (bertan hirurogeita hamar hizkuntza ezberdinetik gora entzun daitezke): goi-lautadak, haranak, mendikateak, hondartzak, sumendiak eta lautadak. Urteak dira “antropologo errugabearen” herrialde hau bisitatzen eta 2010erako ibilbide berri bat proposatzen dizugu, Txadeko Yamena hiriburutik hasita, Kamerungo iparraldeko muga ondo-ondoan. Kamerungo Saheleko lurretan helduko diogu ibilbideari, eta hortik Atlantikoko kostalderantz egingo dugu, eta bidean Kamerungo herrixketako kolorea, erritmoa, musika, merkatuen lilura... eta egunerokotasuna.# Bidegabekeria bada ere, Kamerun ez da oso ezaguna, baina Afrikako sustraietara hurbiltzeko ezin hobea da: natura ikusgarria eta kultur tradizioa aberatsa dauzka. Afrikako XXI. mendeko beste ikuspegi bat, animismoa eta islamismoaren eta mendebaldeko kulturen eraginak nahasten dituena.#
Interesguneak
• Hondartza tropikalak, oihana eta pigmeoen herrixkak, Kribi inguruan • Balemike herrialdeko lur-soroak eta sumendi-paisaiak • Sartaldeko chefferi-ak: Bafut, Foumban, Bandjoun... • Mandara mendietako kirdi komunitateak: gailur eta zelaien arteko paraje ikusgarria • Iparraldeko azoketako koloreak eta etnien aberastasuna: Maroua, Mokolo, Tourou, Mogode... • N’Gaoundere: Lamido sultanaren jauregia • Limbe, harea beltzezko hondartzak, eta atzean Kamerun mendia.
Kamerungo trenean: N’Gaoundere-Yaounde. Autobus txiki edo vanette motako ibilgailu pribatuetako garraioa. Mandara mendi inguruan oinezko ibilbideak egiteko aukera. Lo eta, hoteletan eta campemen-etan (bertako aterpetxeak). Hegoaldeko kostaldeko oihan tropikalean, gauak kanpatuta, pentsio osoan. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Joan- etorria, hegaldi erregularrean, haranzkoan Yamenara, itzulera Doualatik..
Txad eta Kamerunen sartzeko bisatua.
Aireportu edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
Autobus txiki edo vanette motako garraio pribatua ibilbide osoan.
N’Gaoundere- Yaounde tarteko trena (literekin).
Turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin eta airea girotzekoarekin edo haizegailuarekin): Douala, Maroua, N’Gaoundere eta Kribin.
Hotel xumeetako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin): Bamenda eta Limben.
Foumbanen, oinarrizko hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan.
Campement edo aterpetxeetako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako edo askorentzako logeletan (denentzako bainugelak konpartitzeko): Rhumsiki eta Mokolon.
Kribi inguruko 2 gaueko kanpalekuko gastuak (pentsio osoa), 12. eguneko afaritik 14. eguneko gosaria egin arte.
Kanpaldiko gastuak (pentsio osoa) Kribin, 19. eguneko afaritik 21. eguneko gosarira arteko gastuak.
Kanpatzeko materiala (lozakua izan ezik) hegoaldeko kostaldeko gauetarako.
Sukaldaria eta sukaldeko materiala hegoaldeko kostaldeko egonaldian.
Bafout, Bandjoun, Foumban eta N’Gaoundereko “chefferie”tako bisitak.
Bidaia- asegurua.
Tokiko gidaria iparraldeko egonaldian.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Preziotik kanpo” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Museo eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Hirietako hiri barruko garraioa.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 31ean/ira. 4an/urr. 2an.
Prezioa : 2.460 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 125 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?