Kamerungo mendikatea Gineako golkoaren ondoan dago eta hainbat mendigune biltzen ditu, Txad lakutik gertu dauden Mandara mendietaraino. Sumendi-kate honen mendebalde-mendebaldean dagoen tarteari Bamendako Grassfields izena ezarri zitzaion.
#Grassfields horretan barrena doan 367 km-ko ibilbide zirkularra da Ring Road errepidea. Edertasun handiko errepidea da, mendi tartean doana: lakuak, ur-jauziak, haranak, sumendiak...
#Horrez gain Grassfields Afrikako kultur aniztasunaren erakusgarri ere bada, bizi-bizia, gainera. Hainbat etnia bizi dira leku horretan: bamileké, fulani, bamún, banso, tikar... etniak.
#Egungo Kamerungo ikuspegi interesgarria XXI. mendearen eta Afrikako antzinako ohituren artekoa eta paisaia ederrak baso artekoak ikusteko aukera ematen digu proposamen honek, eta bidaiaren amaieran Kamerun mendiaren (4.095 m) magaletako hondartzetan lasaitzeko parada.
Interesguneak
• Bandjoungo chefferie deritzona, bamileke etniaren arkitektura tradizionalaren adibide nagusia • Laku. sumendi eta te-plantazioen edertasun ikaragarria, Ring Roaden ertzetan • Fon de Bafut-eko jauregia, Grasslandseko tikar etnia dinastia zaharrenetako eta boteretsuenetakoaren eraikina • Limbe, hondar beltzeko hondartzak, Kamerun mendiaren azpian • Bamun etniaren Foumbango artisauen azoka.
Doualarainoko hegaldia. Lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu Ring Roadeko 3 eguneko ibilbidean. Gainerakoan, autobus txiki bat taldearentzat. Ingurua oso euritsua da eta bideak udaberri aldean –eguraldi lehorraren sasoian– erosoagoak izaten dira. Lo eta, hoteletan. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Doualarainoko hegaldia, Aire Francerekin.
Kamerunen sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Autobus txikiko garraioa, gidariarekin.
Lur mota guztietarako ibilgailuak, Ring Roaden. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez.
Hoteletako egonaldia, birentzako logeletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Parke nazional, museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.480 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?