Foto Kamerun Alantika mendietako bidezidorretan barrena Antropologo errugabearen arrastoaren atzetik

Kamerun
Alantika mendietako bidezidorretan barrena
Antropologo errugabearen arrastoaren atzetik

Kamerun
Alantika mendietako bidezidorretan barrena
Antropologo errugabearen arrastoaren atzetik

Banoak Kamerungo lurretan orain arte egin dituen ibilbideetan bi antropologoren nolabaiteko laguntza izan dugu: Lluís Mallart katalanarena eta Nigel Barley ingelesarena, eta horrelaxe dago jasota gure ibilbide-orriak ixten dituzten bibliografietan. #Aurtengo Gabonetarako, eta sasoi hori Alantikako basoetako bidezidorretan barrena ibiltzeko sasoirik onena dela aprobetxatuz, Antropologo errugabea liburuaren pasaiak ezagutzeko erabakia hartu dugu. Eta oinez egingo dugu, paisaiak eta herrixkak gertu-gertutik bisitatzeko. #Kamerungo mendikatea Gineako golkoaren ondoan dago eta hainbat mendigune biltzen ditu Txad lakutik gertu dauden Mandara mendietaraino. Mendikate honetako iparraldeko tartea Fumbina eskualde historikoaren benetako bizkarrezurra izan zen. #XIX. mendearen hasieran ful (baita fula edo fulani izenez ezaguna ere) etniaren iraultzaren ondorioz Fumbia eskualdean estatu islamikoa sortu zen, Adamawako emirerria, eta eskualde horretan etnia horren nagusitasuna ezarri zen. Fulen nagusitasunetik eta islamismotik ihesi, tribu batzuek mendietan bilatu zuten babesa. Lurralde malkartsu eta gogorraren babesean, kirdi izeneko kulturek ((fulen hizkuntzak hitz horrek paganoa esan nahi du) euren sinesmen animista zaharrei eutsi ahal izan diete. #Horrelakoxea da Alantika mendietan bizi diren dowayo eta koma etnien herrialdea, antzina sumendiz beteriko lurraldea eta egun 1.800 metroko altueran bizimodu tradizionalari eusten dioten jendeen bizilekua.

Zenbait datu interesgarri

Yaounderainoko Swissair-en hegaldi erregularra. Kamerun (N’Gaundereraino) zeharkatzen duen trena. Bidaiarien ekipaia pertsonalak eta azpiegitura guztia garraiatzeko zamaketariak. Yaounde eta N’Gaundere herrietan, hotelak eta oinezko ibilbideak irauten duen bost eguneko epean kanpalekuak (pentsio osoan). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Yaounderainoko joan- etorria, Swissair- en hegaldi erregularrean. Kamerunen sartzeko bisatua. Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak. Autobus pribatu txikia edo vanette motako ibilgailua, ibilbide guztirako. Tren literaduna, Yaounde- N’Gaundere- Yaounde tarterako. Yaounden, turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan, bainugelarekin. N’Gaunderen, izar bateko hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan, bainugelarekin. Alantika mendietako oinezko ibilbideak iraun bitartean, sei gauko kanpamendu edo kanpalekua (pentsio osoan, 4. eguneko gosaritik 10. eguneko gosarira arte). Kanpatzeko materiala (lozakua izan ezik), Alantikako mendietako gauetarako. Trekkingak iraun bitartean, sukaldaria eta sukaldaritzako materiala. N’Gaundereko “chefferie”rako bisitaldia. Bidaiako asistentzia- asegurua. Trekkingean, tokian tokiko gidaria. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.950 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kamerun Alantika mendietako bidezidorretan barrena
Antropologo errugabearen arrastoaren atzetik
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT