Ekialde Ertaineko errealitatean murgiltzea da ibilbide honen helburua. Arkeologikoki, baita paisaien aldetik ere, oso aberatsa den ibilbide hau guk gaurko ikuspegitik bisitatu nahi dugu. Iraganean nekazaritzaren, hirietako bizimoduaren eta erlijio handien sorlekua izan zen ingurua ezagutu nahi dugu: Mediterraneoko kulturen eta zibilizazioen laburpen bizia. Baina, aldi berean, XXI. mendearen hasierako Ekialde Ertaina ere ezagutu nahi dugu, tradizioaren eta modernitatearen arteko zubi horretan bizi dena, bere kontraesan, erronka eta sorpresa guztiekin. Bidaia honetan historialarientzat aparteko garrantzia izango dute paisaiek, tokiek, bideek...
Interesguneak
• Petra hiria, zoragarria, nabateoen kolore arrosako hiria • Alepoko azoka • Urpean igeri egiten, itsaso Gorrian, koralen artean • Bosrako erromatarren anfiteatroa • Itsaso Hila, uren magiak ur gainean arazorik gabe mantenduko gaituelarik • Zaldunen Crac izeneko gurutzadetako gotorlekua • Rum basamortuko paisaia ikusgarriak: Wadi Rum, Siq Barrah, Ilargiaren Harana..: arroilak, dunak, greseko mendiak... Lawrence Arabiakoa mitikoak ibilitako paraje ikusgarriak • Wadi Dana Erreserbako paisaia bereziak, Jordaniako natur erreserbarik handienean • Damaskoko omeyen meskita • Palmira, Zenobia erreginaren hiria.
Ibilbidea
Ammanerainoko hegaldia –Madaba –Nebpo mendia –Itsaso Hila –Dana -Wadi Rum -Aqaba- Petra –Jerash –Damasko –Zaldunen Crac gotorlekua –Amrit -Tartus-Hama –Orontes harana –Alepo –San Simeon –Assad lakua –Palmira –Maalula – Damasko –Bosra –Amman.
Zenbait datu interesgarri
Autobus edo autobus txiki pribatu batean ibiliko gara (airea girotzeko teknologiarekin). Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Wadi Rum basamortuan dendetan egingo dugu lo eta lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Aterpetxeko gau bat Wadi Dana erreserban. Wadi Dana, Wadi Rum eta Petran oinez egiteko aukera izango dugu. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Ammanerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak
- Sirian eta Jordanian sartzeko bisatua.
Ibilbide guztiko garraioa, autobus edo autobus txiki pribatuetan (airea girotzeko teknologiarekin).
Lur mota guztietarako ibilgailuak, Wadi Rumen.
Ostatu-gastuak (lo egitea eta gosaria) turista motako hoteletan, birentzako geletan (bainugela pribaturekin).
Wadi Dana Natur Erreserban, gau bat mendiko aterpetxean (lo egitea eta gosaria).
Wadi Rumen bi gau kanpalekuan, pentsio osoa eta kanpatzeko materiala (lozakua izan ezik) prezioaren barruan.
Wadi Dana Parke Naturalerako sarrera.
Bidaiako asistentzia-asegurua.
Siria eta Jordaniako tokian tokiko gidariak (nahitaezkoak 8 pertsonatik gorako taldeentzat).
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo, monumentu, eta gune arkeologikoetarako sarrerak.
Aireportuko tasak (5 euro inguru).
Aire- tasak .
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako zerbitzuak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an/urr. 1ean.
Prezioa : 2.650 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?