Foto Burkina Faso Afrovaca Proiektuari laguntzenSaheli buruzko bestelako begirada bat

Burkina Faso
Afrovaca Proiektuari
laguntzenSaheli buruzko bestelako begirada bat

Burkina Faso
Afrovaca Proiektuari
laguntzenSaheli buruzko bestelako begirada bat

Burkina Faso aspalditik izan da Banoarentzat Mendebaldeko Afrikan sartzeko atea. Iparraldean Saheleko basamortuaren gogortasuna eta hegoaldean zuhaitz-sabanaren leuntasuna, kontraste horien artean bizi den herrialdeak ondare aberatsa du eta bertan hainbat herriren tradizioak elkartzen dira, batzuk animistak. #Urtetan herrialde horrekiko konplizitate-lotura bati eutsi izan diogu, eta beste batzuekin batera garapenerako lankidetzako hainbat ekintza eta proiektu lagundu izan ditugu ekonomikoki, sozialki eta kulturalki. #Duela zazpi urte Afrovaca Proiektua sortu zen. Afrikako herrialde horretako gure gidari eta laguntzaileetako batzuk proiektuan parte hartzen hasi ziren. Proiektu horrek lortu dituen laguntza eta konplizitateen artean guk ere gure ekarpena egin nahi izan dugu eta eskualdean bizi diren komunitateek proposatutako hainbat hobekuntzako ekintza lagundu ditugu. #Afrikako eskualde honetako nekazaritza arloaren garapen jasangarriarekiko konpromisoa hartu duen erakundea da, funtsean, Afrovaca Proiektua. Burkina Fasoko familia nekazariei idiak eta behiak, nekazaritzako tresnak eta mikro-kredituak eskaintzen dizkie. Oso zorrotza da bere metodologiarekin: komunitateek beraiek erabakitzen dituzte premiak eta metodologia, euren interesen eta antolaketa-eren arabera. Jada berrehun bat idi eta behiren erosketa eta hiru banku solidarioren sorrera finantzatu dira. Proiektuan parte hartzen duten komunitateetako pertsona, talde eta elkarteen eskuetan dago proiektuaren kudeaketaren zatirik garrantzitsuena. #Aspaldi genbiltzan era honetako bidaia bat lantzeko asmotan: Burkina Fasoko errealitatearekiko bestelako begirada bat eskainiko diguna. Afrikako nekazaritza giroko herrixkak, landa-komunitateak, bizimodu tradizionalak, eta turismotik kanpoko errealitatea bizi duten pertsonak. #Bidaiaren onurak zuzenean behiak erosi eta Bingo eta Donsin herrietan landa-banku solidarioak jartzeko izango dira. #Afrovaca Proiektuari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero: www.proyectoafrovaca.net

Interesguneak

Saheleko zeharkaldia, herrixka, duna eta akazia artean • Bani, lasto-buztinezko 7 meskitako hiria • Gorom-Gorom, Afrika “zuria”ren atea, asteroko azokan hainbat etniatako bizilagunak elkartzen dituena, gehienak nomadak eta artzainak • Bingo, Kokologho, Donsin eta Gandaogóko komunitateak; nekazariak eta abeltzainak: mossiak eta fulaniak • Proiektuaren barruan, folklore eta jai kutsuko kultur ekitaldiak eskainiko dira.

Ibilbidea

Uagadugurainoko hegaldia –Bingo– Donsin –Uagadugu –Bani –Gorom Gorom – Uagadugu –Kokologo –Uagadugu –Gandaogo –Uagadugu.

Zenbait datu interesgarri

Hotel eta “campement”etan (bertako aterpetxeak) egingo dugu lo, gau bat oinarrizko aterpetxe batean emango dugu. Afrikako inguru hauetan ez dago erasotasun handirik. Uagadugu eta Gorom-Gorom arteko ibilbidea lur mota guztietarako ibilgailuetan egingo dugu eta mossi etniaren lautadan autobus edo vanette furgoneta txikietan. Banoako gidaria, Afrovaca Proiektua eta eskualdea ondo ezagutzen dituena, eta eskualdean ezaguna.

Prezioaren Barruan

  • Uagadugurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Burkina Fason sartzeko bisatua. Uagadugu- Gorom eta Gorom- Uagadugu tarteetarako lur mota guztietarako ibilgailuak. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez. Ibilgailu pribatua (autobus edo vanette txikietan), aire girotuarekin, hiriburuaren eta proiektuko herrixken arteko tarteetan. Uagadugun, turista mailako hotela, birentzako geletan (bainugelarekin). Gorom Goromen, “campement”etako (oinarrizko hotel edo aterpetxea) ostatua, bi edo askorentzako geletan. Bingón, Paisans Sans Frontières- en aterpetxea (Espainiako Mugarik Gabeko Arkitektoek eraikia), askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin). Ibilbide guztiko gosariak. 3. egunetik 8.erako bazkariak. 2. eta 3. eguneko afariak. Bidaia- asegurua. Banoako/Afrovaca Proiektuko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Edariak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.425 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Burkina Faso
Afrovaca Proiektuari laguntzenSaheli buruzko bestelako begirada bat
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT