Foto Namibia, Botswana eta Victoriako ur-jauziak Natura biziaren edertasuna

Namibia, Botswana eta
Victoriako ur-jauziak
Natura biziaren edertasuna

Namibia, Botswana eta
Victoriako ur-jauziak
Natura biziaren edertasuna

Namibia eta Botswana: basamortu zabaletako bidaia, isiltasun eta bakardadeko hodeiertzetako bidaia. Eta, bestetik, Afrikako kontinenteko fauna aberatsa ikusteko behatokirik onena. Eta dena Afrikako hegoaldeko konoko lurrak patxadaz ezagututa, ongi prestatutako ibilbidean. Ibilbide interesgarria eta aberatsa, tartean hoteletan lo eginez, gau batzuk kanpalekuetako dinamikari atseden emateko. Hiru egunez Etosha P.N.ko sabana luzeetan barrena ibiliko gara eta bost egunez Okavangoko deltaren zeharkaldia egingo dugu, Maunetik Kasanera, bidean Moremi Wildlife Reserve eta Chobe National Parkeko bazter gordeak ezagututa. Baina kontuan hartu behar da, nahiz eta bidaia honetan Afrikako ugaztun handi ugari ikusteko aukera izan, proposatzen dizugun bidaiak ez duela inolako zerikusirik argazki-safari klasikoekin: ibilbidean Afrikako natura ikusteko tokirik interesgarrienak sartu ditugu, baina inguruko eremuetan gertatu izan diren erasoetatik at daudenak, Afrikako paisaiei eta kontinente horrek sortu ohi dituen sentsazioei tokia eginez.

Interesguneak

• Moremi erreserba eta Chobe P.n. lur mota guztietako ibilgailuetan • Afrikako faunaren edertasuna, Etoshako erreserban, zabaleran munduko hirugarrena • Namibia iparraldeko ovambo eta himba etniaren bizimodu tradizionala • Chobeko arroa, lehoiak, lehoinabarrak, hipopotamoak, elefanteak • Spitzkoppe: oinezko ibilbideak, harkaitzetako pinturak eta sumendietako paisaiak • Namibiako Sossusvlei basamortuko duna erraldoiak • Victoriako ur-jauzien ikuskizuna, Zambeze ibaiko arroilen paisaia paregabean.

Ibilbidea

Windhoekerainoko hegaldia –Waterberg Plateau –Etosha P.N. (Okaukeujo) –Etosha P.N. (Halali) –Etosha P.N. (Namutoni) –Opuwo –Palmwag –Tweyfelfountain –Spitzkoppe –Swakopmund –Sesriem –Windhoek –Maun –Moremi P.N. (Third Bridgeko urmaelak) –Moremi P.N. (North Gate eremua) –Savuti –Chobe P.N. (Serondela eremua) –Kasane –Victoriako ur-jauziak.

Zenbait datu interesgarri

Lur mota guztietarako kamioia erabiliko dugu Namibiako safarian eta ur mota guztietarako ibilgailuak Bostwanan. Bidaia osoan kanpatuta egingo dugu lo, hauetan izan ezik: Windhoek, Opuwo, Swakopmund, Maun, Kasane eta Victoria Falls-en, horietan ostatu, bungalow eta hoteletan egingo dugu eta. Ibilbideko kanpin-maila bariatua da: libre kanpatuta, igerilekua duten kanpinak... Gidaria, sukaldaria. laguntzailea eta Banoako gidaria izango ditugu lagun, baina partaide guztiok lagundu beharko dugu eguneroko zereginetan: kanpalekua jarri, sukaldean lagundu... Erreserba eta parke nazionaletako sarrerak prezioaren barruan daude sartuta.

Prezioaren Barruan

  • Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Windhoekera eta itzuleran Victoria Fallsetik. Zimbabweko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ondo prestatutako autobus pribatu txikiko garraioa, Namibiako ibilbideko safarirako. Lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa, Bostwanako ibilbiderako. Garraioa, autobus pribatu txiki batean, Kasane- Victoria Falls tarterako. Ostatu, hotel edo bungalowetako egonaldia (lo egitea eta gosaria):Winhoek, Opuwo, Swakopmund, Maun, Kasane eta Victoria Falls- en. Gainerako gauetan kanpatuta egingo du lo, pentsio osoan. Kanpatzeko eta sukaldeko gaiak (lozakua izan ezik). Namibia eta Bostwanako kanpin, parke eta erreserbetarako sarrerak. Bidaia- asegurua. Gidari/txoferra, sukaldaria eta laguntzailea Namibiako ibilbidean eta Bostwanako parke nazionaletan. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Edariak. “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 1ean.

Prezioa : 3.585 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Namibia, Botswana eta Victoriako ur-jauziak
Natura biziaren edertasuna
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT