Foto Burkina Faso Afrovaca Proiektuari  laguntzen. Saheli buruzko  bestelako  begirada bat

Burkina Faso
Afrovaca Proiektuari
laguntzen.
Saheli buruzko bestelako begirada bat

Burkina Faso
Afrovaca Proiektuari
laguntzen.
Saheli buruzko bestelako begirada bat

Kontinente beltzean jarduera-eremu nagusia hirietan badago ere, oraindik jende asko herrixketan bizi da eta lurra lantzeari eusten dio. Mossi etniaren lautadan zehar, sahel eta sabanaren artean, egin nahi dugun ibilbide honek bestelako esperientzia bat, bizi-bizia eta komunitate oso bat hartzen duena, gertutik ezagutzeko aukera emango digu.
    2012tik laguntzen dihardugu ekimen hau, baina askoz lehenagokoa da. Helburua: Burkina Fasoko errealitatearekiko bestelako begirada bat eskaintzea. Afrikako nekazaritza giroko herrixkak, landa-komunitateak, bizimodu tradizionalak, eta turismotik kanpoko errealitatea bizi duten pertsonekiko hartu-emana. 
    Lankidetzako bidaia batzuk arriskutsuak izan daitezkeela kontuan hartuta, ez dugu nahi izan gurea ez den arlo batean besterik gabe sartu. AFROVACA PROIEKTUA bultzatzen duten adiskideekin batera landu dugu bidaia honen egitaraua. Adiskide horiek pertsona bat eskaini digute gidari moduan. Profesional ona eta proiektuan hasiera-hasieratik dabilena.
    Bidaia honen onurak zuzenean behiak erosteko eta Bingo eta Donsin herrietan landa-banku solidarioak jartzeko izango dira. Banoatik, partaide bakoitzari bidaiaren emaitza ekonomikoei buruzko informazioa emateko konpromisoa hartzen dugu.

Interesguneak

• Bingoko, Kokologho, Donsin eta Warkunduba: mossi eta fulani etnietako nekazaritza eta abeltzaintzako komunitateak • Kassena herrialdea, Sudango arkitektura bitxiarekin eta margotutako etxeekin • Afrovaca Proiektuaren inguruko kultur eta tradizioko jai eta folklore kutsuko ekitaldiak • Hegoalderako ibilbidea, herrixka tradizionalak eta sabanako paisaiak zeharkatuz • Hegoaldeko eta mossi goi-lautadako azokak beta artisauak.

Ibilbidea

Uagadugurainoko hegaldia –Bingo –Donsin – Uagadugu –Po –Tiebele –Uagadugu –Kokologo –Uagadugu –Gandaogo –Uagadugu.

Zenbait datu interesgarri

Hotel eta “campement”etan (bertako aterpetxeak) egingo dugu lo, gau bat oinarrizko aterpetxe batean emango dugu. Afrikako inguru hauetan ez dago erasotasun handirik. Ibilbide osoan, autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu garraiobide. Banoako gidaria, Afrovaca Proiektua eta eskualdea ondo ezagutzen dituena, eta eskualdean ezaguna.

Prezioaren Barruan

  • - Uagadugurainoko joan- etorria hegaldi erregularrean. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Burkina Fason sartzeko bisatua.
    - Autobus pribatu txiki bateko garraioa (aire girotua), ibilbide osoan.
    - Uagadugun, turista mailako hotela, birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Tiebelen, “campement”etako (oinarrizko aterpetxea) ostatua, bi edo askorentzako geletan.
    - Bingon, Paisans Sans Frontières- en aterpetxea (Espainiako Mugarik Gabeko Arkitektoek eraikia), askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin).
    - Ibilbide guztiko gosariak. 
    - 3. egunetik 7.erako bazkariak.
    - 2., 3. eta 7. eguneko afariak.
    - Kassena Herrialdeko bisitak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua. 
    - Banoako/Afrovaca Proiektuko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. 
    - Edariak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak. 
    - Baldintza-  orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 9 egun

Taldea: 8 eta 14 pertsona bitartekoa + gidaria.

Egunak: abenduaren 3tik 11ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 1.460 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Burkina Faso
Afrovaca Proiektuari laguntzen. Saheli buruzko bestelako begirada bat
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT