Foto Brasilgo hegoaldea Iguazu eta Rio baino askoz gehiago

Brasilgo hegoaldea
Iguazu eta Rio baino askoz gehiago

Brasilgo hegoaldea
Iguazu eta Rio baino askoz gehiago

Munduko bosgarren herrialderik zabalena izanik, Brasilek milaka gauza harrigarri dauzka,naturaren zein kulturaren ikuspegitik: baso tropikalak, kostaldeko hiriak, hiri kolonialak, parke nazionalak, paradisuzko hondartzak, ur-jauziak…

Hemen proposatzen dugun ibilbideak turismoko ikonorik ezagunetako batzuk bisitatuko ditu: Brasilia hiriburu ultramodernoa, Pantanal, Iguazuko ur-jauziak, Paraty eta Rio de Janeiroko hondartzak… eta “ezinbesteko” bisita horiez gain, hain ezagunak ez diren beste “ezinbesteko” toki interesgarri batzuk bisitatuko ditugu: Bonito edo Chapada dos Veadeiros, besteak beste.

Bidaia Brasilian hasiko da (Unesco erakundeak “Gizateriaren Ondarea” izendatutako XX. mendean eraikitako munduko hiri bakarra) eta Rion amaitu (zer esan dezakegu “Cidade Maravilhosa” delako hiri horri buruz). 

Ibilbide honetan astiro ibiliko gara, Chapada dos Veadeiros P. N.an eta Chapada dos Guimaraes P. N.an naturaz gozatzeko. Nobres-en ur garden-gardeneko ibaiak aurkituko ditugu, arrainez, kobazuloz eta ur-jauziz beterikoak, eta ondoren Mato Grossoko Pantanal edo istingadira hurbilduko gara, bertako fauna eta flora aberatsaz gozatzeko. 

Ondoren, Cuiaba-ra itzuli eta hegazkinez, di-da batean, Iguazuko ur-jauzi ikusgarriak ikustera joango gara.

Eta hortik, hondartzara, Paraty-ra, bidaiaren amaierarako Rio utzi dugulako: amaiera perfektua, Petropolis hiria, “Ciudade Imperial” deritzona, Serra dos Orgaos mendilerroan kokatua, ikusiko dugu, baita hondartza zoragarriak ere, Brasilek mendi ikusgarri ugari baititu bere baitan eta inguruan!

Interesguneak

• Brasilia, Gizateriaren Ondarea • Chapada dos Veadeiros eta Chapada dos Guimaraes, ibai eta ur-jauzien arteko oinezko ibilbide ikusgarriak • Snorkel-a egiten, Nobreseko ibaietako ur gardenetan  • Pantanaleko flora eta fauna • Itaipuko ur-bildua, munduko handienetako bat • Iguazuko ur-jauziak • Paratyko ondare historikoa eta hondartzak • Petropolis hiria, “Cidade Imperial” deritzona, eta Serra dos Orgaos P.N • Rio de Janeiro.

Ibilbidea

Brasiliarainoko hegaldia –Sao Jorge –Chapada dos Verdeiros P.N. –Cuiaba –Chapada dos Guimaraes – Nobres–Pantanal –Iguazu –Paraty –Petropolis  – Serra dos Orgaos P. N. –Rio de Janeiro.

Zenbait datu interesgarri

Sarrerako hegaldia Brasiliara, eta irteerakoa Rio de Janeirotik. Barruko hiru hegaldi: Brasilia-Cuiaba, Cuiaba-Sao Paulo-Iguazu eta Iguazu-Sao Paulo. Lur-gaineko joan-etorri guztietarako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu garraiobide. Bidaia osoan, hoteletan hartuko dugu ostatu. Oinezko irteera batzuk egingo ditugu, ibilbideko naturaz gertutik ezagutzeko. Bidaia aktiboa da. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Brasiliara eta itzulera Riotik.
    - Barruko hiru hegaldi: Brasilia- Cuiaba, Cuiaba- Sao Paulo- Iguazu  eta Iguazu- Sao Paulo.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan, taldea garraiatzeko autobus pribatu txiki bat.
    - Ibilbide osoan, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Jarduerak  Nobresen. 
    - Pantanalen, garraioa, ostatua (pentsio osoa) eta jarduerak.
    - Paratyn, txalupa pribatua.
    - Chapada dos Veadeiros, Chapada dos Guimaraes, Iguazu eta Serra dos Órgaos parke nazionaletarako sarrerak. 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Ibilbidean zehaztu ez diren kultur zentro, museo, monumentu, natur erreserba eta parke nazionaletarako sarrerak. 
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 1ean.

Prezioa : 3.575 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Brasilgo hegoaldea
Iguazu eta Rio baino askoz gehiago
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT