Foto Libia Fezzan eskualdean zehar

Libia
Fezzan eskualdean zehar

Libia
Fezzan eskualdean zehar

Sahara basamortuak hartzen du Libiako lurraldearen zatirik handiena. Libiaz hitz egitean Sahara basamortuaz hitz egin behar dugu. Proposatzen dizugun ibilbidea, halere, basamortua oso gustukoa dutenei eta basamortura estreinakoz iristen direnei begira pentsatuta dago, oreka horretan. Urrian eta azaroan, bero-aldia baretutakoan, lur mota guztietarako ibilgailuan Fezzan eskualdeko tokirik interesgarrienak bisitatuko ditugu: Jabal Akakus mendikatea, hareazko eta harkaitzezko paisaiekin, historiaurreko grabatu eta pinturekin eta erg edo hareazko itsaso handiak; Idhan Moursuq eta Idhan Oubari, hainbat koloretako ur gazietako –sebkha– laku magikoekin. Gadames eta Ghat hiriak ezagutuko ditugu, besteak beste, biak karabanen bidearen barrukoak eta Saharako kulturen eta bizimoduen bizilekuak. Eta basamortutik itsasertzera egingo dugu berriro: Tripoli hiriburuko medina, Leptis Magna hiriko erromatar hondakinak, antzinatik basamortura eta Mediterraneora begiratu izan duen Libiaren beste aurpegi bat.

Interesguneak

• Gadameseko tunelak • Ghat, Sahara zeharkatzen zuten karabanen kulturen lekukoa • Wadi Afasijarreko haitzetako forma bitxiak eta kobazuloetako irudiak • Akakus mendigunea, geologikoki Tassiliren adarra • Oum Kasa eta Idhan Mourzuqeko erg handiak • Wadi Makhenduseko haitzuloetako grabatuak • Sabratha eta Leptis Magna, Libiako ondare arkeologiko aberatsaren gune nagusiak.

Ibilbidea

Tripolirainoko hegaldia –Sabratha –Ghadames –Sabha –Ghat –Jabal Akakus –Oum Kasa –Wadi Makhendus –Idhan Mourzuq –Um al Maa –Sabha –Tripoli –Leptis Magna.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbiderako autobus txiki bat eta lur mota guztietako ibilgailuak izango ditugu. Sabha-Tripoli, hegazkinez. Hirietan hoteletan egingo dugu lo (prezioaren barruan: lo egitea eta gosaria), Fezzango ibilbidean (7 gau) pentsio osoan, kanpalekuetan. Kanpalekuetarako materiala eta bisatua lortzeko tramiteak prezioaren barruan daude. Bisatuaren tramiteak garaiz egin ahal izateko, ezinbestekoa da erreserbak denboraz egitea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Tripolirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldia: Sabha- Tripoli. Libian sartzeko bisatua eta pasaportearen arabierazko zinpeko itzulpena. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lur mota guztietarako garraioa (4 bidaiari ibilgailuko), basamortuko ibilbide guztian zehar. Hibilbidearen gainerako tarteetarako garraioa, autobus txiki batean. Hoteletako ostatua, Tripoli, Sabha eta Ghaten egonaldian: lo egitea eta gosaria..
  • - Basamortuko kanpalekuetako 7 gau: pentsio osoa. Kanpalekuetako eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik). Basamortuko zeharkaldirako sukaldaria eta sukaldea Bidaia-asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO,MAD eta BCNtik, urr. 2an /aza. 1ean.

Prezioa : 1.950 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Libia
Fezzan eskualdean zehar
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT