Foto Botswana  Makgadikgadi, Okavango, Chobe eta Victoriako ur-jauziak

Botswana
Makgadikgadi, Okavango, Chobe eta Victoriako ur-jauziak

Botswana
Makgadikgadi, Okavango, Chobe eta Victoriako ur-jauziak

Botswanak Afrikako kontinenteko fauna aberatsa ikusteko behatokirik onenak eskaintzen ditu, bertako bi eszenatokirik ezagunenetan: Okavangoko delta eta, batez ere, deltaren erdiko zeharkaldi gogorra, Maunetik Kasanera, bost egunez eta 4x4 motako ibilgailu bat erabiliz egingo duguna, bidean Botswanako iparraldeko eremu babestu nagusi edo garrantzitsuetako bi ezagutzeko: Moremiko Bizitza Basatiko Erreserba eta Chobe Parke Nazionala.

Aurretik Makgadikgadi Parke Nazionaleko goi-lautadako gatz-lautada erraldoietan barrena sartuko gara, eurite-garaian bertan gertatu ohi delako Afrika osoko zebren bigarren migrazioa, eta elefanteak, antilopeak, jirafak, felinoak zorte onez… ikusteko aukera izango dugu. 

Laburbilduz, aukera handiak eskainiko dizkigun aparteko bidaia: zeru-hertz handiak, paisaia ezberdin ugari, basamortuak, sentsazioak, fauna eta isiltasuna…, eta bidearen amaieran Zambeze ibaia eta ibai horretako Victoriako ur-jauziak.

Interesguneak

• Makgadikgadi Pans-eko P.N.ko goi-lautadako gatz-lautada erraldoiak eta bertako animaliak • Felino handiak eta afrikar fauna • Mokoro ontzia erabiliz, Okavangoko deltan zehar abiatuko gara, hipopotamoak eta elefanteak ikusteko • Serondela, Chobe ibaian barrena: jirafak, bufaloak, elefante handien aldrak • Chobe P.N.ko Savutiko hezegune misteriotsuak, lehoi, zebra, kudu, inpala, fakokero, hiena, ñu, gepardo… eta animalia askoren bizilekua • Moremiko Bizitza Basatiko Erreserba: urmael eta sabanen arteko kontrastea Okavangoko Deltaren bihotzean, lehoinabarren eta errinozeronte urrien bizilekua • Victoriako ur-jauzien ikuskizuna, Zambezi ibaiko arroilen paisaia paregabean. 

Ibilbidea

Victoriako ur-jauzietarainoko hegaldia – Kasane – Makgadikgadi P.N. – Maun – Moremi Natur Erreserba (North Gate eremua) – Chobe P.N. (Savuti eremua) – Chobe P.N. (Serondela eremua) –Kasane – Victoriako ur-jauziak.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide osoa, talde txikian eta zorrotza, hau da, partaideen lankidetza, tolerantzia eta bidaiari-izpiritua eskatzen dituena. Kasane, Maun eta Victoria Falls-en, hotel edo bungalowetan egingo dugu lo (6 gauetan). Libre kanpatuta egingo dugu lo beste 6 gauetan, birentzako mendi dendekin. 4x4 motako ibilgailua bat erabiliko dugu, safarietara eta taldearen tamainara egokitua. Gidari bat, sukaldari bat eta Banoako gidaria izango ditugu lagun. Botswanako erreserba eta parke nazionaletako sarrerak prezioaren barruan daude sartuta.

Prezioaren Barruan

  • - Victoria Fallserainoko joan- etorriko nazioarteko hegaldia.
    - Zimbabuera birritan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txiki bateko garraioa, Victoriako ur- jauzietatik Kasaneraino, joan- etorria.
    - Bostwanako ibilbide osoan, 4x4 motako ibilgailu garraioa, txasis luzekoa, safarietara eta taldearen tamainera egokitua.
    - Kasane, Maun eta Victoria Falls- en, hotel eta bungalowetan lo egitea (6 gau), (lo egitea eta gosaria).
    - 6 gau campsite- etan egingo dugu lo, hau da, parkeetan, kanpalekuak antolatzeko baimendutako tokietan, zerbitzurik gabe, birentzako mendi dendekin (ikusi Alojamenduaren atala baldintza orrian), Makgadikgadi Pans P.N.an (2 gau) eta Moremiko Erreserba Naturalean eta Chobe Parke Nazionalean zeharreko ibilbidean (4 gau).
    - Pentsio osoa bidaiaren 3., 4., 7., 8., 9., eta 10. egunetan.
    - Kanpatzeko eta sukaldeko gaiak eta sukaldaria.
    - Botswanako kanpin, parke eta erreserbetarako sarrerak.
    - Mokoro ontzia Okavangoko deltan zeharreko ibilbidean eta txalupa Chobe ibaian zeharrekoan.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Gidari/txoferra eta sukaldaria Botswanako parke nazionaletako ibilbidean.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Edariak.
    - “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

     

Iraupena : 15 egun

Taldea: 8 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: ekainaren 15etik 29ra.

Irteerak: BIO, MAD eta BCN.

Prezioa : 3.790 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Botswana
Makgadikgadi, Okavango, Chobe eta Victoriako ur-jauziak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT