Taldea: Azken urteotan Bolivia bisitatzea ez da erraza izan. Indigenen atsekabe sakona eta historikoa pixkanaka hedatuz joan da herrialdean zehar eta behin baino gehiagotan galarazi digu proposatutako ibilbidea betetzea. #Gatazkaune horietan errepidemozketek oztopatu egiten dute, batzuetan eragotzi ere, berez orografia eta azpiegitura ezagatik mugitzeko zail samarra den herrialde horretan mugitu ahal izatea. Eta halakoetan bidaiatzea ia ezinezkoa gertatzen da. Iaz Boliviara egin genuen azken bisitaldian, esaterako, bidaia gorabeherez betea egon zen eta sarritan jarritako ibilbidea eta erritmoak betetzea ezinezkoa izan zen. #Baina hori ahaztu gabe, argi eta garbi esan behar dugu Bolivia oso herrialde interesgarria dela, bizibizia, eta zailtasun eta oztopoen gainetik pertsona interesgarriak topa ditzakegula lurralde horretan. Bestetik, natura ikusgarria eta aberatsa eta kultur ondare izugarria ditu Boliviak. Jesuitek sortutako misioetatik hasita goilautadaraino, Amerikako kontinentearen bizkarrezurra den Andeetako mendikatea zeharkatuta. Ekialdeko lur lauak, Uyuniko gatzlautada, #Titikaka lakuko uharteak... Boliviako errealitatearen ikuspen zabalaren lekukoak. Berez eta tradizioz oso abegitsuak diren kitxua eta aimarek euren bizimodu tradizionalari eusten jarraitzen dute. #Hiri kolonialak, mendiak eta basamortua, paisaia, klima eta jendeen aniztasuna... denetarik dauka Latinoamerikako herrialdeen artean erakargarrienetakoa den herrialde honek.
Irteerak: 25 egun.
Prezioa : 3.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.