Asiako hegoekialdeko beste herrialde bat, etnia askoren bizileku, bat nagusitzen delarik: bamah izenekoa. Herrialdearen erdiko aldean bizi dira eta XI. mendearen erdian therevada joerako budismoaren bidea hartu zuten, Bengalako badiaren babesean bizi den herri honen nortasuna zehaztuz.
#Herri nekazaria izaki, itzelezko ondare arkitektonikoa du, eta erlijioak izugarrizko presentzia du eguneroko bizimoduan, baita paisaian ere: loreak, tenpluak, jendearen lasaitasuna, izaera abegitsua, kulturen aberastasuna... Gizakumeen aberastasun hori izan ohi da handik itzultzen direnek hona etorritakoan gehien aipatzen dutena.
#Hiru urte igaro dira “Azafrai”aren iraultza gertatu zenetik eta iazko sasihauteskundeen eta, Aung San Suu Kyi oposizioko buruaren askapenaren atzetik birmaniarrak etorkizuna itxaropentsu ikusten hasiak dira. Bitartean bisitariak ondo hartzen jarraitzen dute, herrialde horren benetako errealitatearen berri emango duten itxaropenarekin.
Interesguneak
• Yangon hiriko Shwedagon pagoda ikusgarria • Mandalay, hiriburu kulturala • Txalupaz, Irawady ibaian • Bagango monumentu erlijiosoak • Popa mendia, Birmaniako Olinpoa • Inle lakuaren inguruko tokian tokiko azokak • Shan estatuko urrutiko parajea: Keng Tung • Urrian eta azaroan, eurigaraiaren ostean, Urrezko Harkaitzeko Pagodaren gaineko distira ikusteko aukera • PhaungDawOo jaialdia (urrian). • Tazaungmoneko jaialdia (azaroan).
Ibilbidea
Yangonerainoko hegaldia –Bago –Taungoo –Kalaw –Pindaya –Inle lakua –Taunggy –Keng Tung –Mandalay –Mingun –Sagaing –Ava –Amarapura –Bagan –Popa mendia –Yangon.
Zenbait datu interesgarri
Birmania barruko 3 hegaldi. Mandalaytik Baganera txalupan, Irawadi ibaian zehar. Gainerako joanetorrietarako autobus txiki bat erabiliko dugu. Ibilbidearen barruan, irteera bakoitzean aldaketa txiki batzuk egin beharko dira, azoka eta jaialdi interesgarrienak bisitatu ahal izateko eta klimaren egoerara egokitzeko. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Nazioarteko hegaldia, Yangonerainoko joan- etorria.
Barruko hegaldia: Heho- Kengtung.
Barruko hegaldia: Kengtung- Mandalay.
Barruko hegaldia: Bagan- Yangon.
Birmanian sartzeko bisatua.
Txalupa pribatua: Mandalay- Bagan.
Txalupa pribatua: Mingunerako irteerarako.
Aireportu, tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide guztiko garraioa, autobus txiki batean (aire girotuarekin).
Pick- up motako ibilgailuak Keng Tungeko joan- etorrietarako.
Turista mailako kategoriako hotel eta bungalowetako ostatua (lo egitea eta gosaria barne), birentzako geletan (bainugelarekin).
Bidaiako asistentzia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo, tenplu eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak (10 USA dolar inguru).
Airetasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?