Birmania: Asiako hego-ekialdeko beste herrialde bat, etnia askoren bizileku, bat nagusitzen delarik. Oraingoan bamah etniakoak dira nagusi, herrialdearen erdiko aldean bizi direnak eta XI. mendearen erdian therevada joerako budismoaren bidea hartu zutenak, Bengalako badiaren babesean bizi den herri honen nortasuna zehaztuz. Herri nekazaria izaki, itzelezko ondare arkitektonikoa duena, erlijioak izugarrizko presentzia du herritarren eguneroko bizimoduan. Paisaian ere nagusitzen da budismoa: loreak, tenpluak, jendearen lasaitasuna, izaera abegitsua, kulturen aberastasuna... Gizakumeen aberastasun hori izango da, agian, handik itzultzen direnek hona etorritakoan gehien aipatu ohi dutena. Pobrezia egoera larriaren ostean eta lehenagoko bizimodu arruntera itzultzen hasita, birmaniarrek beti bezain abegitsuak izaten jarraitzen dute, bisitariak ondo hartuz eta, bisitari horiek, itzulitakoan, euren herrialdeetan Birmaniako egoeraren berri emando duten itxaropenarekin.
Interesguneak
• Yangon hiriko Shwedagon pagoda ikusgarria • Mandalay, Myanmarreko hiriburu kulturala • Txalupaz, Irawady ibaian zehar • Bagango monumentu erlijiosoak • Popa mendia, Birmaniako Olinpo mendia • Inle lakuaren inguruko tokian tokiko azokak • Shan estatuko urrutiko parajea: Keng Tung • Urrian eta azaroan, euri-garaiaren ostean, Urrezko Harkaitzeko Pagodaren gaineko distira ikusteko aukera • Phaung-Daw-Oo jaialdia (urrian)
Ibilbidea
Yangonerainoko hegaldia –Bago –Taungoo –Kalaw –Pindaya –Inle lakua –Taunggy –Keng Tung –Mandalay –Mingun –Sagaing –Ava –Amarapura –Bagan –Popa mendia –Yangon.
Zenbait datu interesgarri
Birmania barruan 3 hegaldi hartuko ditugu. Mandalaytik Baganera txalupaz joango gara, Irawadi ibaian zehar. Gainerako joan-etorrietarako autobus txiki bat erabiliko dugu. Ibilbidearen barruan, irteera bakoitzean aldaketa txiki batzuk egin beharko dira, azoka eta jaialdi interesgarrienak bisitatu ahal izateko eta klimaren egoerara egokitzeko. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Nazioarteko hegaldia, Yangonerainoko joan- etorria.
Barruko hegaldia: Heho- Kengtung.
Barruko hegaldia: Kengtung- Mandalay.
Barruko hegaldia: Bagan- Yangon.
Birmanian sartzeko bisatua.
Txalupa pribatua: Mandalay- Bagan.
Txalupa pribatua: Mingun bisitatzeko irteerarako.
Aireportu, tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide guztiko garraioa, autobus txiki batean (airea girotzeko teknologiarekin).
Pick- up motako ibilgailuak Keng Tungeko joan- etorrietarako.
Turista mailako kategoriako hotel eta bungalowetako ostatua (lo egitea eta gosaria barne), birentzako geletan (bainugelarekin).
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo, tenplu eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak (10 USA dolar inguru).
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?