Foto Birmania Budismoaren itzalpeko paisaia

Birmania
Budismoaren itzalpeko paisaia

Birmania
Budismoaren itzalpeko paisaia

"Azafraia" iraultzaren ondoren, Birmaniako herri temati eta baketsuak aldaketa txiki batzuk sumatzea lortu du arlo ekonomikoan, baina oraindik motelegiak arlo politikoan. Ilunpetan berrogeita hamar urte baino gehiago eman ondoren, herriak tunel batean sartuta jarraitzen du oraindik argiaren bila.

Bitartean betiko ongietorri abegitsuan hartzen dituzte bisitariak, herrialde hau bisitatzen dutenek gero kanpora zabal dezaten herrialdearen benetako errealitatea.

Bestalde, Asiako hego–ekialdeko beste nahaspila etniko bat da Birmania, etnia bat nagusitzen delarik: bamah izenekoa. Herrialdearen erdiko aldean bizi dira bamahrrak eta XI. mendearen erdian therevada joerako budismoaren bidea hartu zuten, Bengalako badiaren babesean bizi den herri honen nortasuna zehaztuz. Herri nekazaria izaki, itzelezko ondare arkitektonikoa du, eta erlijioak izugarrizko presentzia du eguneroko bizimoduan, baita paisaian ere: loreak, tenpluak, etnia zein kultura ezberdinetako biztanleak, jendearen lasaitasuna eta abegikortasuna arau atsegin bilakatzen direlarik. Gizakumeen aberastasun hori izan ohi da handik itzultzen direnek hona etorritakoan gehien aipatzen dutena.

Interesguneak

• Rangun hiriko Shwedagon pagoda ikusgarria •Naypydaw, herrialdeko hiriburu bitxia • Mandalay, hiriburu kulturala • Bagango ehunka monumentu erlijiosoak • Popa mendia, Birmaniako Olinpoa • Inle lakuaren inguruko tokian tokiko azokak • Abenduan, euri–garaiaren ostean, Urrezko Harkaitzeko Pagodaren gaineko distira ikusteko aukera. 

Ibilbidea

Yangoneraino hegaldia – Golden Rock – Naypydaw – Pindaya – Kalaw – Inle lakua – Kakku – Mandalay – Mingun – Sagaing – Amarapura – Popa mendia – Bagan – Yangon.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan zehar Birmania herrialdeko tokirik interesgarrienak bisitatuko ditugu. Ibilbide zirkularra. Barruko hegaldi bat egingo dugu. Ibilbide osoan, taldearentzako autobus txiki bat erabiliko dugu. Ibilbide osoan turista–mailako hotelak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Rangunerainoko nazioarteko hegaldia, joan–etorria.
    - Barruko hegaldia: Bagan–Rangun.
    - Birmanian sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Taldearentzako garraio pribatua, autobus txiki batean (aire girotuarekin) ibilbide osoan.
    - Mingunerako txangorako txalupa.
    - Inle lakuko txangorako txalupa.
    - Turista–mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin)
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak*(ikusi oharra baldintza orrian).
    - Bertako gida.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo, tenplu eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 17 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: martxoaren 5etik 21era.

Irteerak: MADdik.

Prezioa : 2.890 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Birmania
Budismoaren itzalpeko paisaia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT