Foto USA Arizona eta Utahko parke nazionalak

USA
Arizona eta Utahko parke nazionalak

USA
Arizona eta Utahko parke nazionalak

Basamortuaren erdian, Las Vegas izango da Estatu Batuetako hegomendebaldeko parkerik ospetsuenetara hurbilduko gaituen bidaiaren abiapuntua. Basamortu eder honek ez du parekorik: amerikar tribuen, kolono aitzindarien eta cowboyen lurraldea, bakeroen pelikuletako paisaiak; bisitariarentzat gordina, gorrigorria, erakargarria. Paraje klasikoak bisitatuko ditugu: Arroila Handia, Monument Valley, baita hain ezagunak ez direnak ere: “Capitol Reef”, “Canyolands” edo Bryceko arroila, naturaren edertasunaren erakusle apartak direnak. Eta naturaren edertasuna erakusten diguten paisaia zoragarri horien erdian, kontraste gisa, Las Vegas hiria, beste mundu bat, guztiz bestelakoa.

Interesguneak

• Arches P.N.ko arku natural ikusgarriak • Canyonlands P.N. • Monument Valleyren erakargarritasuna • Capitol Reef P.N. ezezaguna • Bryce P.N., irudi bitxiz eta kolorez beterikoa • “Colorado ibaiko Arroila Handia” izugarria • Las Vegas hiria: neoizko argiak eta erakargarritasuna

Ibilbidea

Las Vegaserainoko hegaldia –Moab –Arches P.N. –Canyonlands P.N. –Mexican Hat –Monument Valley –Capitol Reef P.N. –Bryce P.N. –Escalante –Williams –Ruta 66 –Coloradoko Arroila Handia –Las Vegas.

Zenbait datu interesgarri

Furgoneta eroso bat erabiliko dugu bidaia osoan. Moteletan egingo dugu lo, bainugela pribatua duten birentzako geletan. Bidaia honetan oinez egitea funtsezkoa da bisitatuko ditugun tokietako paraje interesgarrietara iritsi ahal izateko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Las Vegaserainoko joanetorria, hegaldi erregularrean. Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak. ESTA* deritzonaren kudeaketa (ikus dokumentazioaren atala) Turista motako moteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin). Ibilbide osorako furgoneta pribatuko garraioa (Ford Club Wagon motakoa). Bidaiako eta asistentziaasegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Parke nazionaletarako sarrerak. Airetasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.720 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

USA
Arizona eta Utahko parke nazionalak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT