Bi erraldoiren artean kokatua, iparraldean Himalaiak eta hegoaldean India, Bhutanek urte askotan eutsi ahal izan dio bere historiari eta ondo jakin izan du nortasuna gordetzen.
Bhutan herrialdeari buruzko datu gutxi zabaldu dira komunikabideetan: Himalaiako erresuma txiki bat dela, eta budista dela. Mendetan sozialki nahiz ekonomikoki bakartuta egon ondoren (nahita gehien bat) Bhutanek ateak ireki ditu. Poliki-poliki, baina gehiegi luzatu gabe. Bakartuta egote horrek erresumako kultura, ondare eta naturaren edertasuna gordetzen lagundu izan dizkiot eta edertasun hori ia aldaketarik gabe iritsi da gaur arte. Herrialde txikia izan arren, zazpi mila metrotik gorako gailur ugari daude Bhutanen, baita baso zabalak, han-hemenka sakabanatutako monasterioak eta ingurune gogor eta latzean bizi izaten ohitutako biztanleak ere. Ibilbide aberatsa, herrialdea hego-ekialdetik sartaldera zeharkatzen duena eta ibilbidearen amaieran Indian sartuko gara, Bengala izeneko probintzian.
Samdrupjongkhar, Bhutango hegoaldeko atea • Trashigang, merkataritzako gune nagusia • Mongar, ekialde urrunerako sarbidea • Thrumshing La, mendiko errepide zirraragarria • Bumthang harana, budismoaren sorlekua • Phobjikha harana eta Ganghe monasterioa • Trongsa eta bertako gotorleku-monasterioa • Wangdi, Bhutango erdialderako sarbidea • Punakha eta bertako monasterio ederra • Thimpu, erresumako hiriburu lasaia •Haa haraneko baserri-bizitza • Paro eta bertako monasterio ikusgarria: Rinpung • Phuentsoling, bi munduren arteko muga.
Delhirainoko hegaldia – Guwahati – Samdrupjongkhar – Trashigang – Phongmey – Mongar – Thrumsingla Pass – Bhuntang – Trongsa – Gangtey – Phobjikha – Punakha – Dochu La – Thimpu – Haa harana – Paro – Phuentsoling – Bagdogra – Delhi.
Butanen egin daitekeen bidai osoenetariko bat egingo dugu.
Lurrez ekialdetik sartuko gara eta mendebaldetik irten.
Delhitik Guwahatiraino eta Bagdogratik Delhirako hegaldia. Ibilbide guztian, autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide. Lo egiteko eta, turista motako hotelak. Banoako gidaria.
- Delhirainoko hegaldia, joan–etorria.
- Barruko hegaldiak: Delhi–Guwahati eta Bagdogra–Delhi.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Bhutanen sartzeko bisatua.
- Indian birritan sartzeko bisatua.
- Ibilbide guztian, autobus pribatu txiki bat garraiobide.
- Ibilbide osoan, turista–mailako hoteletako ostatua.
- Bhutango egonaldiko pentsio osoa.
- Fitxa teknikoan aipatutako monumentuetarako sarrerak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Bertako gidaria Bhutanen.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 16 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: urr. 14. / aza. 1.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 4.890 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.