Bi erraldoiren artean kokatua, iparraldean Himalaiak eta hegoaldean India, Bhutanek urte askoan eutsi ahal izan dio bere historiari eta ondo jakin izan du nortasuna gordetzen.
#Bhutan herrialdeari buruzko datu gutxi zabaldu dira komunikabideetan: Himalaiako erresuma txiki bat dela, budista, eta joateko “garestia”.
#Mendetan sozialki nahiz ekonomikoki bakartuta egon ondoren (nahita gehien bat) Bhutanek ateak ireki ditu. Polikipoliki, baina gehiegi luzatu gabe. Bakartuta egote horrek erresumako kultura, ondare eta naturaren edertasuna gordetzen lagundu izan diote eta edertasun hori ia aldaketarik gabe iritsi da gaur arte. Herrialde txikia izan arren, zazpi mila metrotik gorako gailur ugari daude Bhutanen, baita baso zabalak, hanhemenka sakabanatutako monasterioak eta ingurune gogor eta lantzean bizi izaten ohitutako biztanleak ere.
#Ibilbide aberatsa, herrialdea sartaldetik hegoekialdera zeharkatzen duena eta ibilbidearen amaieran Indian sartuko gara, Assan izeneko probintzian.
Interesguneak
• Phuentsoling, bi munduren arteko muga • Paro eta bertako monasterio ikusgarria: Rinpung • Thimpu, erresumako hiriburu lasaia • Punakha eta bertako monasterio ederra • Wangdi, Bhutango erdialderako sarbidea • Trongsa eta bertako gotorleku-monasterioa • Phobjikha harana eta Ganghe monasterioa • Bumthang harana, budismoaren sorlekua • Thrumshing La, mendiko errepide zirraragarria • Mongar, ekialde urrunerako sarbidea • Trashigang, merkataritzako gune nagusia • Tashi Yangtse, bakarra, herrialdeko “Kora” delakoa • Samdrupjongkhar, Bhutango hegoaldeko atea
Delhitik Bagdograrako eta Guwahatitik Delhirako hegaldia. Ibilbide guztian, autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide. Lo egiteko eta, turista motako hotelak. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Delhirainoko hegaldia, joan- etorria.
Barruko hegaldiak: Delhi–Bagdogra eta Guwahati–Delhi.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Bhutanen sartzeko bisatua.
Indian birritan sartzeko bisatua.
Iblbide guztian, autobus pribatu txiki bat garraiobide.
Turista- motako hoteletan lo egitea, ibilbide osoan.
Bhutango egonaldiko pentsio osoa.
Fitxa teknikoan aipatutako monumentuetarako sarrerak.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Bertako gidaria Bhutanen.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, 2an/aza. 2an.
Prezioa : 3.380 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?