Foto Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean Etniak eta natur paisaia karstikoak

Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean
Etniak eta natur paisaia karstikoak

Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean
Etniak eta natur paisaia karstikoak

Bidaia eta trekking arinaren arteko proposamen hau aurkeztu nahi dizugu, oinez egitea atsegin dutenei begira prestatua. Guizhou, Guangxi eta Guangdong probintzietan barrena ibiliko gara, Txinako hegomendebaldeko paisaia ikusgarrien artean. Maolango Natur Erreserbako baso karstikoak, biosferaren erreserba eta gizateriaren ondare izendatutako paisaia ikusgarriak, izango ditugu abiapuntu miao, dong, gejia, shui, yao, zhuang... gutxiengo etnikoen eskualdeko lurrak, oinak eta ibilgailuak tartekatuta zeharkatzen dituen ibilbide honetan. Inguruarekiko begirunean oinarritutako bizimodua duten eta feng shuiren arauak nagusi diren eraikuntza tradizionaleko etxebizitzetan bizi diren kulturak ezagutuko ditugu. Azaroko irteeran miao etniaren Urte Berriko ospakizuna ikusteko aukera izango dugu. Zalantzarik gabe, une berezia, ikusgarria. #Laburrean esanda, mendebaldeko bidaiarien ohiko ibilbideetatik at dauden toki eta kulturak ezagutzeko aukera paregabea. #Guilingo paisaia ikusgarriak oinez eta banbuzko txalupetan zeharkatu ondoren, Li ibaiak gidatuko gaitu Perla ibaiaren deltarantz. Han Kantongo Txina ezagutuko dugu, Txinako eskualde ospetsuenetakoa baina aldi berean ezezagunenetakoa: arkitektura tradizionala, herrixketako paisaia erakargarriak, gastronomia eta hiri erraldoiak. Eta bidaiaren amaieran Guangzhou (Kanton) eta Hong Kong hirietako giro kosmopolita, kontraste gisa.

Interesguneak

• Xiaoqikongeko kareharrizko harkaitzak, Maolango Natur Erreserban • Song dinastiaren etxeak, Huangyaon, Guilin txikian • Leigong, Trumoi jainkoaren mendiko gailurren gainean • Chenyangeko dong herria eta bertako Euri eta Haizezko Zubi ikusgarria, gizateriaren ondarea • Longjiko yao eta zhuang etnien herrixkak eta arrozterrazak • Miao etniaren hamaika aurpegi: gona luzekoak, loreetakoak, beltzak, gona motzekoak, gorriak… • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitikoak • Diaolou gotorlekuak, Perla ibaiaren deltan • Hong Kong hiri kosmopolita • Miao etniaren Urte Berriaren ospakizunak (azaroan), Leishan eskualdean eta “1.000 familiaren herria”n, Xijiangen.

Ibilbidea

Liuzhourainoko hegaldia –Libo –Kaili –Xijiang –Rongjiang –Yangli –Gaozeng –Zhaoxing -Danzhou –Chengyang –Ping'an –Guilin –Yangshuo –Wuzou –Kaiping –Guangzhou (Kanton) –Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan ibilgailuko ibilbideak eta oinezko ibilbideak tartekatuko ditugu: oinez egitea ezinbestekoa izango da ibilbidea egin ahal izateko, desnibel handiko etaparik ez badago ere. Hoteletan eta aterpetxetan egingo dugu lo. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Duliu ibaian txalupan ibiliko gara, Danzhou uharteraino. Li ibaian barrena banbuz egindako txalupetan bi ibilbide egingo ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, sarrera Liuzhoutik eta itzulera Hong Kongetik (Pekinen zehar). Txinan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak. Taldearentzako autobus txikia hurrengo tarteetan:: Liuzhou- Rongjiang, Gaozeng- Yangji, Danzhou- Ping’an, Dazhai- Guilin, Guilin- Yangdi eta Puyi- Guangzhou (Kanton). Tokiko autobusa Ping’an hirian eta Xinping- Yangshuo tarterako. Vanette motako ibilgailuak Rongjiang- Yangli eta Yintan- Gaozeng tarteetarako. Autobusa, Guangzhou (Kanton) hiri barruko bisitetarako. Guangzhou (Kanton)-  Hong Kong arteko lineako ibilgailua. Banbuzko txalupako jaitsiera Yangdi eta Xinping artean eta Yangshuo eta Puyi artean.. Turista motako establezimenduetako ostatua Liuzhou, Libo, Kaili, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Wuzhou, Kaiping, Kanton eta Hong Kongen, birentzako geletan (bainugelarekin). Izar 1eko hotela eta ostatuak, birentzako geletan (bainugelarekin) Zhaoxing. Gaozeng eta Ping’an hirietan. Maolango Natur Erreserban, Xijiang eta Chengyangen, tokian tokiko aterpetxeetan, bi edo hirurentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin). Yanglin, oinarri- oinarrizko bertako etxe batean emango dugu gaua, askorentzako gela batean (konpartitzeko bainugela, kanpoan). Leigong mendiko natur eremura sartzeko tasak. Maolango natur erreserbarako baimena, sarrera eta tokiko gidaria. Tuomiao menditik igarotzeko baimena. Xijiang, Yintan, Xiaohuang, Zhaoxing bailara, Danzhou eta Chengyangeko bisitetarako sarrera. Longji Terrazetako Parke Nazionalerako sarrera. Li ibaiko bidezidorren zirkuiturako sarrera eta ibiak. Bidaia- asegurua. Tokian tokiko gidaria. Oinezko ibilaldietan, miao eta dong etnietako gidariak. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 1ean/azar. 4an.

Prezioa : 2.480 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean
Etniak eta natur paisaia karstikoak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT