Foto Benin Herri txiki bateko aniztasuna

Benin
Herri txiki bateko aniztasuna

Benin
Herri txiki bateko aniztasuna

Beninek herrialde askotariko eta multietniko honetako tradizio ezberdinetan kultura murgiltzea proposatzen digu, buduaren sorterrian, hegoaldetik iparralderako ibilbidean, non paisaiaren kontraste handiak dituzten ekosistema naturalak bisitatuko ditugun. Ganvié-ko palafito ezagunetatik, Atakora-ko lautadara eta bertako Sombatarren tata edo adobezko etxe tradizional deigarrietara, bidean zehar etnia eta ohitura ezberdinak aurkituko ditugu, hala nola Wassangari-tarren zaldiaren dantza edo Dahomey erresuma zaharraren ondarea, bere garaian esklabo-ehizaldiari zein trafikoari aurre egiteko ezarria izan zena. Tokiko azokek, zeremonia animistek, Ahemé lakuaren baretasunean txalupan eginiko paseotxoak eta bidaia amaitzeko, Grand Popora abiatuko gara, itsasertzean, Mono ibaiaren biodibertsitatea babesteko eremua ikustera.

Interesguneak

• Cotonou, Beningo hiriburu ekonomikoa Gineako Golkoaren ertzean • Ganvié, bizitza uraren gainean • Natitingou, Atacorako lautadan • Koussoukoingou, Somba etniako herrialdea • Adobezko tata edo etxe tradizionalak, Betammaribé etniakoen diseinua • Tanéka Béritarrak eta bere erritualak indar naturalekin eta arbasoekin • Wassangari erregeak eta haien zaldi-dantza • Abomey erresuma, Gizateriaren Munduko Ondarea • Antzinako hiribildua Abomeyko plateau-an lurperatua • Txalupan paseoa Ahémé lakuan • Grand Popo eta Mono ibaiaren biodibertsitatearen eremua • Ouidah, esklabutzaren aurkako memoriala.

Ibilbidea

Cotonourainoko hegaldia –Ganvié –Dassa –Natitingou –Koussoukoingou –Tanéka Beri –Parakou –Abomey –Possotomé –lago Ahémé –Grand Popo –Ouidah –Cotonou.

Zenbait datu interesgarri

Nazioarteko hegaldia Cotonoura. Garraioa autobus txikiko pribatuan ibilbide osoan zehar, kanoan nabigazioa Ganviéko palafitoen artean eta txalupan Ahemé lakuan. Mono ibaiaren biodibertsitate eremuan txalupa ibilaldia.
Ostatu maila onargarria turista motako hoteletan, pentsio erdiko erregimenean.

Hau Afrikara egindako bidaia bat da, oraindik ere bere ohiturak zaintzen dituena betiko naturaltasunarekin. Afrikako estandarretarako baldintza egokietan dauden errepide eta pisten sareak etapa luzeren bat egiteko aukera ematen digu, baina erosotasunez. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Cotonourainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Beninera sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
    - Ibilbide osoan, autobus txikiko garraio pribatua.
    - 9 gau turista motako hoteletan (lo egitea, gosaria eta afaria barne).
    - Ganvieko palafitoen arteko nabigazioa txalupaz eta Aheme lakuan ere bai.
    -  Mono ibaiaren biodibertsitate eremuan txalupa ibilaldia.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Tokian tokiko gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 11 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: martxoaren 22tik apirilaren 1era.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.140 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Benin
Herri txiki bateko aniztasuna
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT